Sailkapena: Eremu azpimunizipala
Subcategories: AUZOA | AUZUNEA | KALE-AUZOA
Basalgo
Koordenatuak | X545434 Y4778098 [K_074_2430, Z_15513, Z_16124] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Etimologia | baso + al(tu) + -ko/-go (leku genitiboa, ozenen ondoren -go erabiltzen da) |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Buruñao
Koordenatuak | X547605 Y4775853 [K_074_2520, Z_13536] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | - Bere momentuan Murinondo izena jarri zitzaion auzoari. 1993an, behar beste informaziorik ez zegoelako, zegoenetan utzi zen. Harrez gero jaso den informazioak garbi uzten du izenaren jatorria Burunano/Buruñano dela eta gaur egun ere erabiliak direla Buñao/Muñao. Gaur egun San Blas izenez ezagutzen den ermita ere XVIII. mende ingurura arte "Nuestra Señora de Burunano/Buruñano/Buroñao" izenez ezagutzen zen. Buruñao horrek, jakina, ermita dagoen inguruaren izena adierazten du San Miguel de Aritzetan adierazten duen bezala. Horregatik Euskaltzaindiaren irizpenari jarraiki, 2011n izena aldatzea erabaki da. - Euskaltzaindia, 2010: "Izenaren bilakaera honakoa da: Buruñano > Buruñao > Muruñao. Bokal arteko -n- erortzea euskararen ezaugarri fonetiko zaharra da (latinetik hartutako hitzetan dugu: harea, katea...) baina B>M aldaketa XX. mendearen hastapenekoa da eta ez da onargarria." - "Buruñao/Buruñaondo" banaketari dagokionez, dokumentazioaren arabera, joera nagusia honakoa da: Buruñao auzoari deitzea eta Buruñaondo baserriei. Hori dela eta Udalak Buruñao izena erabaki du auzoa izendatzeko. |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Oharrak | GFAn MURIÑONDO. Zuzendu gaurkoak. Modu desberdinetan daude. Lekukotza gehiago egon behar dute derrigor. Baserria Agirreburuñao normalizatu zen. |
Ikusi | San Blas (toponimo). |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Irudiak
Elorregi
Koordenatuak | X548290 Y4770469 [K_074_3530, Z_13256] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Etimologia | Elor- (zuhaitza) + (h)egi |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Irudiak
Elosua
Koordenatuak | X551349 Y4776742 [Z_16120, Z_15728, Z_15492] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Bere momentuan Elosu arautu bazen ere, 2011 Euskaltzaindiaren irizpenari jarraiki Elosua arautu da: "Elosua da dokumentazioan ageri den izena. Amaierako -a artikulua denez deklinatzean desagertu egiten da zenbait kasutan (Elosuko, Elosutik, Elosura) eta horrek ahoz galtzera eraman du. " |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Elosua, Elosuak, Elosuari, Elosuan, Elosuko, Elosutik, Elosura |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Irudiak
Errekaldea
Koordenatuak | X552278 Y4775335 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Oharrak | Lehen hemen lotuta zegoen Urbasa ere eta katastroa oinarri hartuta banandu egin ditut. Ikus Urbasa. Juana Joxepa Lete:
- Eta Lutxurdio eta Kortabarri nun sartzen dia? Ujaldian horrek´e? |
Errekaldea
Koordenatuak | X544212.1 Y4773354.5 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Garitao
Koordenatuak | X545785 Y4773136 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Goiauzoa
Koordenatuak | X546277 Y4773991 [K_074_2190, Z_13533] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Goiauzoa |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goiauzoa, Goiauzoak, Goiauzoari, Goiauzoan, Goiauzoko, Goiauzotik, Goiauzora |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Irudiak
Goimendia
Koordenatuak | X544657 Y4779119 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Ahoz Goimendia nahiz Goimendi, bietara, esan ohi da. Amaierako -a artikulua da eta deklinatzean zenbait kasutan -a desagertzeak -a hori galtze-bidean jarri du. Hala ere, kasu honetan oraindik ere bizi-bizirik dago eta halakoetan Euskaltzaindiaren irizpidea mantentzearen aldekoa da. |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goimendia, Goimendiak, Goimendiari, Goimendian, Goimendiko, Goimenditik, Goimendira |
Oharrak | GFAko B5M-n Elgetako auzoa (Elgetako auzoa ere bada Goimendia, Basalgoko Goimendiarekin bat egiten duena), GOIMENDI dator eta Euskadi.net-en ere Bergarakoa (izan liteke Angiozarrekoa, han ere bai baitago izen bereko beste auzune bat) GOIMENDI. Normalena izango litzateke biak GOIMENDIA arautzea. Bestalde, merezi du Angiozarko Goimendia eta Basalgoko Goimendia bereizten hastea? Elgetako mapan zela ote dator: Goimendia ala Goimendi? ///- ...bolatokirik ez ta herrixak ipini bihar dabela bolatokixa ta ez dakit zer ta... Bueno, orduko baeuezen Goimendixan, Asentzion... - Goimendin oin be eingo zeben [ kanpeonatua], aurten be. - Bai, aurten be kanpeonatua egon dok. Goimendixan nere akordu guztian. Hizlaria(k): Sarasketa, Lucio Herria: Elgeta (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri, Iban Arantzabal |
Goimendia
Koordenatuak | X541308 Y4772329 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goimendia, Goimendiak, Goimendiari, Goimendian, Goimendiko, Goimenditik, Goimendira |
Oharrak | Hainbat izen erabiltzen badira ere, orokorrena eta gehien erabiltzen dena Goimendia dela esango genuke |