Sailkapena: Eremu azpimunizipala
Subcategories: AUZOA | AUZUNEA | KALE-AUZOA
Agirre
Koordenatuak | X546963 Y4773319 [K_074_3450, Z_13534, Z_14462] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Etimologia | Paraje librea, eguzkiak, haizeak? jotzen duena. Erronkarin Aireager hitza erabiltzen zen paraje haizetsua adierazteko. |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Irudiak
Agirreegia
Koordenatuak | X544423 Y4776619 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Uberan badira Agirre osagaia duten baserriak baina Agirreegia auzunea ez da dokumentatzen. Zalantza izan genuen mapan E bakarrarekin ala birekin eman eta birekin eman genuen. Hiztegian esaten denaren arabera, E bakarra omen da nagusi. Jasoko genituzke iruzkinak. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Etimologia | Agirre + egia |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Agirreegia, Agirreegiak, Agirreegiari, Agirreegian, Agirreegiko, Agirreegitik, Agirreegira |
Ikusi | Agirrebeña (toponimo), égi (berba). |
Aizpurutxo
Koordenatuak | X552650 Y4775941 [Z_13309] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Etimologia | (h)aitz+ buru + txo |
Irudiak
Aldaiegia
Koordenatuak | X545000 Y4773347 [Z_13531] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Etimologia | Aldai + egia. Aldai: |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Aldaiegia, Aldaiegiak, Aldaiegiari, Aldaiegian, Aldaiegiko, Aldaiegitik, Aldaiegira |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Amillaga
Koordenatuak | X546851 Y4775296 [Z_14541] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Etimologia | amil (amildegi, amildu) + -aga toki atzizkia |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amillaga, Amillagak, Amillagari, Amillagan, Amillagako, Amillagatik, Amillagara |
Oharrak | Erreferentzia berarekin gaurkoa desberdinak. Zuzendu?? |
Angiozar
Koordenatuak | X543094 Y4773717 [K_074_6003, K_074_6004, Z_13271, Z_13952] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Aranerreka
Koordenatuak | X548938 Y4774809 [Z_13528, K_074_1170] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | - Arane ("erreka" gabe) aukeratzekotan, Arana izan beharko lukeela dio Euskaltzaindiak. Ahoz Arane eta Aranerreka biak erabiltzen dira eta horregatik auzoa Aranerreka izendatzea erabaki da . - Euskaltzaindia, 2010: "Bi aukera izan litezke kasu honetan: Arana auzoa edo Aranerreka auzoa. Euskal Herri osoan dokumentatzen da Arana toponimoa eta arruntki ahoz Arane eta Arene ditugu. Amaieran -e ageri da deklinabidearen okerreko analisiaren ondorioz artikuluduna denez Arana, baina Araneko, Aranetik, Aranera esan behar delako. Bigarren pausua izaten da Arene esatea bokalen arteko armonia dela medio. Bata zein bestea ez da onargarria. Arana baserri izena ere badenez Aranerreka erabil daiteke auzoa izendatzeko, ahozko erabileran formarik erabiliena Aranerreka dela ematen baitu." |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aranerreka, Aranerrekak, Aranerrekari, Aranerrekan, Aranerrekako, Aranerrekatik, Aranerrekara |
Oharrak | GFAn bereiztu egiten dira ARANE auzoa (auzoaren eremu osoa) HARANE AUZOA (baserriak); ARANERREKA auzo eta/edo izen urbanoa (normalean, herritarrek BOLU izenez ezagutzen duten eremu osoa) eta HARANE ERREKA kalea. Guretzat lehenengo biak ARANERREKA auzoa dira eta laugarrena ARANERREKA kalea. Hirugarrena ez dugu jaso. |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Irudiak
Arexkureneta
Koordenatuak | X543721 Y4773577 [Z_13752] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Egia da jatorrizko izena eta ia beti dokumentatzen dena -AGA amaieraduna dela. Hala ere, 1810n agertzen da Ariskuneta eta ahoz beti -ETAz amaitutako formak erabili izan dira. Hori dela eta, ahozkoa eta dokumentazioa egokien uztartzen duen forma Arexkureneta dela iruditzen zaigu. Euskaltzaindiara bidali genuen proposamen hori eta egokitzat jo zuten. -AGA/-ETA txandakatzea gertatzen da beste leku-izen batzuetan ere. Adibidez, Ipiñarriaga (ahoz Ipiñarrixa) arautu dugun baserri izenean ere bietako formak agertzen dira. |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Etimologia | Aretx (haritz) + guren + eta. Haritz ederrak dauden lekua. Guren: "Lozano, perfecto (se dice de árboles y hombres). Guren azi, criar lozanamente" Orotariko Euskal Hiztegia. Ia beti -AGA atzizkiarekin dokumentatzen da. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arexkureneta, Arexkurenetak, Arexkurenetari, Arexkurenetan, Arexkurenetako, Arexkurenetatik, Arexkurenetara |
Oharrak | Arexkuren+eta-tik?? Hala ere, idatziz behin bakarrik agertzen da ETA atzizkiarekin. Gainontzeko guztietan, AGA. Oharretan lekukotza dezente dira jaso gabeak. Zuzendu. |
Ikusi | áitz (berba). |
Aritzeta
Koordenatuak | X548382 Y4772633 [Z_16874, Z_15470, Z_15469, K_074_3330] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | - Bergaran, santu-izenez ezagutzen ziren zenbait auzori (San Prudentzio, San Kristobal...) izen hura kendu eta toki-izen zaharrean oinarritutakoak jarri zitzaizkien: Elorregi, Aldaiegia... Hala ere, bazen auzo bat erdibidean utzi zena: Aritzetako San Migel. Euskaltzaindiaren irizpena honakoa izan da: "Euskaltzaindiaren gomendioa izen sinpleak (Lizaria kalea, San Lorentzo kalea...) erabiltzearen aldekoa da, erabiltzaileek modu bateratuan erabiltzea errazten duelako". Hala, beraz, besteekin aplikatu zen irizpide bera aplikatuz, Aritzeta izena jartzea erabaki du Udalak. Auzo honek tontorrune bat du eta bertan daude San Migel ermita, San Migel baserria eta San Migel gaina. Proposamen berriarekin, auzoari Aritzeta deituko litzaioke eta San Migel tontorrunearentzako eta bertako elementuentzako utzi da. |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Etimologia | aritz + -eta (atzizkia) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aritzeta, Aritzetak, Aritzetari, Aritzetan, Aritzetako, Aritzetatik, Aritzetara |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Askarruntz
Koordenatuak | X546638 Y4772930 [Z_15714, Z_16872, K_074_3440] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | 1993an "Azkarruntz" arautu zen eta 2011n aldatu egin da harrez gero lortutako informazioan oinarrituta. Euskaltzaindiaren irizpena, 2010: "Azkarruntz idazkera etimologizalea berria da eta hori dela eta baztergarria dela dirudi. Dokumentazioan S-rekin ageri da. " |
Auzoa | Askarruntz |
Elem. geografikoa | AUZOA |