Sailkapena: Aurkintzak eta tokiak

Subcategories: AURKINTZA (paraje, termino...) | TOKIA (punto, lugar) | LUR SAILA (terreno, tierra) | SESTRA

Erlatxaga

KoordenatuakX543516 Y4773058 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Katastroan ere lekukotza dezente daude: ahoz gehienetan Erlatxa baina Erlaetxe eta Erletxeaga ere jaso da eta idatziz ere denetik: Erlacha, Erlaeche, Erlecheaga... Edozein modutan, Erlachaco lana (sic) eta Erlachaoste dokumentatzen denez eta ahoz ere Erlatxaoste jaso denez, garbi dago gaur egungo erabilera Erlatxagaren eta ez Erlatxaren ildotikoa dela, izan ere, Erlatxa balitz, Erlatxeko laua eta Erlatxoste litzateke. Bestalde, Bergara aldeko hiztegiaren arabera, Angiozar eta Uberan arrunta da erla. Arrasaten ere hala esaten da: erlak.

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Erlatxaga, Erlatxagak, Erlatxagari, Erlatxagan, Erlatxagako, Erlatxagatik, Erlatxagara

Errekabitartea

KoordenatuakX543328 Y4772988 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekabitartea, Errekabitarteak, Errekabitarteari, Errekabitartean, Errekabitarteko, Errekabitartetik, Errekabitartera

Oharrak

Katastrotik hartua. Edonola ere, errekaren lekukotasuna badago, A artikulu eta guztikoa.

Erreketa

KoordenatuakX545304 Y4772433 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Erreketa, Erreketak, Erreketari, Erreketan, Erreketako, Erreketatik, Erreketara

Oharrak

Katastrokoan hainbat bider dokumentatzen da Erreketa/Errequeta toki horretan: 10. poligonoko 48, 97, 98, 104. "…porción de terreno robledal en ERREQUETA…" Gune berean 10/35, 40, 47 eta 105 partzelak izendatzeko agertzen da Iruerreka-Iruerrequeta. Ahoz ere jasota dago Iruerreketa.

Zabalduena Erreketa ematen du baina ez dakigu bi izenak leku berari deitzeko erabiltzen diren.

Eta zuk, zer diozu?

Iruerreka eta Erreketa paraje berari deitzeko erabiltzen da ala desberdinei deitzeko?

Erantzun hemen

Erreziñategi

KoordenatuakX550711 Y4775389 Mapan ikusi [G_23563]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Kokapena:

MTNEn Loidi Gaina da Pagola gainekoa eta Erreziltagi ganadutegiaz ekialdekoa. GFAn ere berdin eta  honakoa dio: Erreziltegi gailurra, Itxumendi mendia. 

Katastroan, berriz, bi partzela daude idatziz Errosinategui izenez jaso direnak baina ahoz jaso ez direnak eta Itxumendiko errepikagailuaren ondoan daude. Bekadunek ere hortik gertu samar (Elosuko mendatean bertan) kokatu zuten Erroziñategiko gaiña baina ahozko lekukotasunik ez zuten jaso.

Bergarako Euskera liburuan Errozinategi gailurra agertzen da, itxura baten, orain Loiditxiki jarrita dagoen tokian. Lekukotasun idatzi batean ere jartzen du "en la parte de Pagola".

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Erreziñatei izena? Zela ahoskatzen da: Erresiñatei, Errosiñatei, Erresiñeta...? Eta kokapena zein da?

Erantzun hemen

Espoloia

KoordenatuakZehaztu gabea. [K_074_1540]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Espoloia, Espoloiak, Espoloiari, Espoloian, Espoloiko, Espoloitik, Espoloira

Etxaubeburu

KoordenatuakX547882 Y4771177 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastrotik hartua.

Etxaubemendia

KoordenatuakX547977 Y4771531 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Etxaubemendia, Etxaubemendiak, Etxaubemendiari, Etxaubemendian, Etxaubemendiko, Etxaubemenditik, Etxaubemendira

Oharrak

Ala Etxaumendia??? Baserriak Etxaube arautu ziren.

Katastroan badira (mapan jasota baina datu-basean ez) bi partzela (12/156 eta 12/161) Elkoroko hegiaren ondoan, Etxaumendi izenez jasoak. Horrek ez du esan nahiko mendiak Etxau zuela izena eta, ondorioz, hortik sortzen dela Etxaube?

Kokapena aztertu egin beharko litzateke, katastrokoa eta gurea elkarrengandik urrun daude eta.

Eta zuk, zer diozu?

Berbaz erabiltzen da Etxaumendi edo Etxaumendixa? Eta Etxau bera hutsik? Eta zein tokitan dago zehatz. Zein partzelatan dan esango ziñuke?

Erantzun hemen

Etzabal

KoordenatuakX541838 Y4773048 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Ohar eta abarren artean 10 lekukotza daude Angiozarren ESABAL edo EZABALenak. Angiozarren ez dago Egizabal-ik. Katastrokoan ere badatoz Ezabal-ak (ahoz ETZABAL).

Paulo Aranzabalen lekukotasuna begiratu. Ahotsakeko transkribapenarekin ez dator bat.

Fietajolekua

KoordenatuakX545451 Y4778842 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Katastrotik hartutako leku-izena. 4 partzela daude izen honekin lotuta. Idatziz guztietan Fietajolecu agertzen da eta ahoz partzela batean Fietajoleku eta bitan, (informante beraren ahotan) Sagar Erreka. Laugarren partzelako ahozko informaziorik ez dugu. Lekukotasun zahar bakarra dugu eta bertan Lisibajolecu jaso da baina ez dugu halakorik ahoz jaso.

Ondorioz, ditugun lekukotasunetan oinarrituta, Euskaltzaindiaren aldeko iritziarekin, hala ematea erabaki dugu.

AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologia

Fieta + jo + lekua. Fieta jo = Lixiba jo. Ez ditugu ez Fieta ez Pieta hutsik inon aurkitu baina Elexpururen hiztegian jasota datoz horren aldaera direnak: pietarri, puxeta jo... 

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Fietajolekua, Fietajolekuak, Fietajolekuari, Fietajolekuan, Fietajolekuko, Fietajolekutik, Fietajolekura

Ikusilíxiba (berba), piétarri (berba), puxeta (berba).
Kanpoko loturak· Ahotsak.com, Donato Ibarguren, lixiba, pietarri
· Antzinako lanbideak, Lixibagileak, aurkezpena
· Ahotsak.com, bideo-lekukotza: "Lixiberia" zegoen Antzuolan
Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Basalgoko leku eta izen hau? Bera izendatzeko zein da erabilixena: Fietajolekua, Fietalekua, Lixibajolekua...? Zela esaten da: Fietajolekun izan naiz ala Fietajolekuan izan naiz? Toki hori lixibia jotzeko nortzuk erabiltzen zeben eta noiz arte erabili izan da? Bazeuan aska edo halakorik ala erreka librean jotzen zan lixibia? Baldin bazeuan, kokapen zehatza badakizu?

Erantzun hemen

Frantsesbasoa

KoordenatuakX551653 Y4778449 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Frantsesbasoa, Frantsesbasoak, Frantsesbasoari, Frantsesbasoan, Frantsesbasoko, Frantsesbasotik, Frantsesbasora
Oharrak

Katastrotik hartua.