Sailkapena: Aurkintzak eta tokiak
Subcategories: AURKINTZA (paraje, termino...) | TOKIA (punto, lugar) | LUR SAILA (terreno, tierra) | SESTRA
Isasi
Koordenatuak | X550613 Y4776988 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Osintxu eta Elosu artean. Katastroan partzela mordo bat daude ahoz zein idatziz Isasi izena hartzen dutenak. |
Iturbeerreka
Koordenatuak | X547095 Y4773103 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Eta zuk, zer diozu? | Ahozko bilketan ez zen jaso. Ezaguna jatzu? Zabal erabilixa da? Zela ahoskatzen da: Itturberreka ala Itturbeerreka (2 E-rekin)? |
Erantzun hemen |
Iturriberri
Koordenatuak | X551248 Y4775598 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastroan jasotakoaren arabera sail zabala hartzen du Iturriberrik, bai Elosurako errepidearen gainekaldean (Altsasu elkartetik kantina berri alderako sailak) eta baita errepide azpian ere. |
Ikusi | barri (berba). |
Iturriotz
Koordenatuak | X542243 Y4774690 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Sail handi samarra. Katastroan 4-5 partzela hartzen ditu. Bertatik pasatzen den bideari ere Iturriotz deitzen zaio, antza. |
Ikusi | Iturriotz (toponimo). |
Eta zuk, zer diozu? | Ahozko bilketan ez zen jaso. Zabal erabilixa da? Bidiari be deitzen jako Iturriozko bidia? Zer dakizu bidiaz? |
Erantzun hemen |
Iturriozpe
Koordenatuak | X548328 Y4771312 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastrotik hartua. 3 partzela daude kokapen horretan. Katastroan ahoz ITURRIOSPE + ITURROSPE eta idatziz PAGO-HAUNDIA. |
Irudiak
Iturritza
Koordenatuak | X546884 Y4773228 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | TOKIA (punto, lugar) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iturritza, Iturritzak, Iturritzari, Iturritzan, Iturritzako, Iturritzatik, Iturritzara |
Itxumendi
Koordenatuak | X549613 Y4776289 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Lekukotasun guztiak aintzat hartuta, Pagolagaña eta Itxumendi biak sartzea erabaki dugu. |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastroan 4-5 partzela txiki daude ahoz izen hau hartzen dutenak; idatziz, berriz, beste izen batzuk hartzen dituzte: Pagola-aldea, Iturrimendi, Aundi-partia... Ikus Luis Mari Alberdiren iruzkina. |
Jausuaga
Koordenatuak | X542627 Y4773502 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Etimologia | Jatorria?: Jausoro ere agertzen da katastrokoan eta ematen du inguru horretan dagoela. JAUSOROAGA edo ez da izango jatorrian?? GFAn ere ez dator ez Jausuaga ez Jausua ez Jausoaga ez Jausoroaga... Webguneko datu-basean ez dator ez JAUSO eta ez JAUZO hasten de toponimorik. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Jausuaga, Jausuagak, Jausuagari, Jausuagan, Jausuagako, Jausuagatik, Jausuagara |
Oharrak | Artxiboetan ondo dokumentatua. Katastroan ere sarri jaso da: Jausoaga 7 aldiz idatziz, 1 ahoz. Jausuaga 4 aldiz idatziz; 11 ahoz. |
Kanpanzar
Koordenatuak | X540422 Y4771908 [G_22555, G_24121] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | B5Mn Kanpantzar dator. Esan Kanpasar esaten da. Ahotsak.com-en 44 aldiz transkribatu da hala. Webgunean Campanzar eta Campanzarraga jaso dira, idatziz. Arrasateko toponimian Kanpanzar eta Elorriokoan Kanpanzarraga hobetsi zituzten. Euskaltzaindiari kontsulta egin zitzaion eta 2011ko otsailean jakinarazi zigun forma arautua Kanpanzar dela. Euskaltzaindiaren azalpena: "Kanpantzar izena asmakeria da ekialdean ohikoa delako n+z > ntz bihurtzea. Izenaren osagaiak argiak dira, kanpaia, hitz konposatuetan kanpan- (kanpandorre) eta zahar eta esanahia argia: eliza zaharra. Dokumentazio zaharrenean Kanpanzarraga bazen ere, mende batzuk pasa dira Kanpanzar bihurtu zela. Egungo betsioak, Kanpasar horrek, 100 urte ere ez du." |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | GFAtik hartua. Ahozko bilketan jaso gabe genuen. |
Irudiak
Karobieta
Koordenatuak | X550701 Y4776257 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Karobieta, Karobietak, Karobietari, Karobietan, Karobietako, Karobietatik, Karobietara |
Oharrak | Katastrotik hartua. Hainbat partzela daude Karobi hitzarekin lotuak. |