Sailkapena: BASOA (bosque)
Gaztañandieta
Koordenatuak | X549114 Y4778143 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Etimologia | Gaztaina + handi + eta: Gaztainondo handiak dauden tokia. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Gaztañandieta, Gaztañandietak, Gaztañandietari, Gaztañandietan, Gaztañandietako, Gaztañandietatik, Gaztañandietara |
Oharrak |
Katastroan partzela bat dator: 16/155, 2,6 hektarea. Gaztañanditta (a) / Gastaña-andieta (i) Datu baseko AUNDI guztiak XIX. mendearen erdiaz geroztikoak dira. Aurretik ANDI zen ugariagoa eta orduz geroztik AUNDI. Gaur egun ahoz beti AUNDI jasotzen da, kasu batean izan ezik: Paandixa. |
Ikusi | aundi (berba). |
Gaztandolagaña
Koordenatuak | X544300 Y4778603 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Gaztandolagaña, Gaztandolagañak, Gaztandolagañari, Gaztandolagañean, Gaztandolagañeko, Gaztandolagañetik, Gaztandolagañera |
Oharrak | Lekukotasun gehiago komeni. Ahotsak-eko transkribapenean informante bakarrak hiru bertsioa: Mugarrondoa, Mugarrondogaña eta Mugarriko gaña. Ez dago datu-basean, ezta oharretan ere MUGAR*ONDO* egitura duen toponimoen lekukotza idazirik. Katastroan ere ez dator Basalgon Mugar- osagaia duen toponimorik. MTNEn badator MUGARRILAUA toponimoa. |
Gaztelubeko basoa
Koordenatuak | X545301 Y4772089 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Gaztelubekoa baserria da izan. |
Goiko basoa
Koordenatuak | X551626 Y4777970 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Katastroan 3 partzelarekin lotuta agertzen da izen hori, beti ahoz: 17. poligonoko 221 (idatziz, Zaniola-buru), 366 eta 367 (azken biak idatziz, Maripozu-Claveliñaitz) partzelekin. GOIBASO, GOICOBASO dokumentatzen da 3 aldiz baina ez du jartzen erreferentzia kartografikorik eta auzorik. |
Idurioaurrea
Koordenatuak | X546279 Y4774648 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Goiauzoa |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Idurioaurrea, Idurioaurreak, Idurioaurreari, Idurioaurrean, Idurioaurreko, Idurioaurretik, Idurioaurrera |
Oharrak | Idurio baserria da. Ala IRURIO behar luke?? |
Ikarabide
Koordenatuak | X541563 Y4773966 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Zertatik sortua ote? Ez dago datu-basean, ezta oharretan ere, beste lekukotzarik. Katastrokoan badatoz idatzizko eta ahozko lekukotzak: IKABIDE ahoz; ICARABIDE, ICADABIDE... idatziz. |
Ilddaa
Koordenatuak | X542904 Y4774523 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Mapan sartu? Balio etnografikoagatik, akaso? Inguru horretako toponimo nagusia ARTEAGA da. Zertatik ote dator?? Ez dago datu basean "il*d*a*" egitura duen toponimorik. Oharretan ez dut begiratu. - Ilddaa be bai. Euzkitzako horrek sail haundixok Ildda esaten jakuen lehen. - Hori nun da, Euzkitzatik gorutz? - Bai, gaiñak. - Gaiña arte? Gaiña be bai? - Gain-gaiña ez, e? Pixka-pixkat beheratxuao. - Gaiñetik Euzkitzara bittartekua? - Bai. (Luzio Atxotegi) - Bueno, Euzkitzatik… oin gora bittartia edo? - Ilddaa be bai han zati bati, Euzkitzatik Asentziora bittarekuai Ilddaak esaten jakon. - […]. - Hau Euzkitza izanda, hola gutxi gorabehera? - Bai, bai. - […]? Ez, eztok? - [Ilddia] esaten jako horri, […] bittartiari. (Juane Lonbide) KATASTROKO DATU-BASETIK. Partzelaren ipar mendebaldeko zatiari, 07-105a zatiari hain zuzen ere, deitzen zaio. Garai batean hildakoren bat zegoenean hona etorri eta oihuka Angiozar herriari aditzera ematen zioten. (Jose M. Garai Suinaga) |
Ikusi | ilddía (berba). |
Illarradi
Koordenatuak | X542385 Y4772867 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Illarradi oso gutxitan dokumentatzen da; Illarregi sarri. Bestalde, kokapenari dagokionez, ematen du nahastu samar ote dauden. Ez ote da izango toponimo bera?? |
Illarragaldea
Koordenatuak | X546733 Y4774508 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Goiauzoa |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Illarragaldea, Illarragaldeak, Illarragaldeari, Illarragaldean, Illarragaldeko, Illarragaldetik, Illarragaldera |
Oharrak | Ala Illarraaldea??? Katastroan oraindik ez da agertzen. |
Illarregi
Koordenatuak | X542053 Y4773501 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |