Sailkapena: BASOA (bosque)

Atseginlekua

KoordenatuakX542918 Y4773140 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan ez dator. Ezaguna ote da? Jendeari galdetu behar. Ezaguna bada (jendeak atseden hartzen zuen lekua, adibidez) sar liteke. Aztertu egin behar.

Nondik ote dator?? Ez dago datu basean LEKU osagaia izan eta A-z hasten den antzeko toponimorik, ezta oharretan ere. Ahozko lekukotza gehiago lortu eta jendeari galdetu beharko zaio esanahiaz.

Hau dagoen tokiak Elizbaso du izena.

Aumategisalla

KoordenatuakX544902 Y4771977 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Aumategi baserria da. Hau toponimoa da?

Bakategi

KoordenatuakX545599 Y4776834 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastrokoan ere Bakategi dator.

Gure datu basean idatzizkorik ez dago ezta oharretan ere.

- Hor… Otsaiña ta Aranguren erreka bittartian daon…? - Otsaiña, hori bai, Otsaiña. Hori ipini dozue Otsaiña? E? Ipini dozue hori? - Erreka bixen bittartian daon zirrindara hori? Hor basua-ta badao, ba? - Bai, bai, bai… Egon… Bakatei, Bakatei esaten dotsau, Bakatei. Hori da… Basalgoko batena da. - Dana, ez? - Dana… bueno, hamen pusketatxo bat guria dao. Erreka ondotik hona pusketatxo bat geuria da, baiña hau gehixena berana da. Hau, beste honi Bakatei esaten dotsa harek. Guk esaten dotsau Aranguerreka, hau da, Aranguerreka izango da, ezta? E? Guk Aranguerreka. Ta gure mugarri dauka beste horrek sail haundixa daka horrek. Lonbidekua da, baiña Bakatei esaten dotse. Bakatei. Edo Baketei izengo da igual, Baketei edo… Bakatei… ez dakit nik zela izengo dan. Hizlaria(k): Larrañaga Gallastegi, Javier Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga

Basako

KoordenatuakX540631 Y4772913 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastrotik hartua.

Basoandia

KoordenatuakX543263 Y4774733 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
EtimologiaBaso + handia
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Basoandia, Basoandiak, Basoandiari, Basoandian, Basoandiko, Basoanditik, Basoandira
Oharrak

Katastroaren arabera, kokapen horretan ez da oso sail haundia.

Ikusiaundi (berba).

Basobaltza

KoordenatuakX544038 Y4772083 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
EtimologiaBaso + baltza
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Basobaltza, Basobaltzak, Basobaltzari, Basobaltzean, Basobaltzeko, Basobaltzetik, Basobaltzera
Oharrak

A artikulua? Beltz ala baltz? Katastoan dozena bat partzela daude izen honekin lotuak. Ahozko lekukotasun guztiak Basobeltz jaso dira. Idatzizkoetan, berriz, %75 Basobeltz eta %25 Basobalz.

Ikusibeltz (berba).

Basoberriak

KoordenatuakX551229 Y4779945 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabilera

AZTERTZEKOA. Singularrean erabiltzen dute ala pluralean?

Oharrak

Katastroan partzela sakabanatu samarrak ageri dira. Hainbat lekukotasun daude: Ez du ematen kokapen honetakoak tamaina handia duenik. Akaso Basozarrak-ekin bikotea eginez sartzeak mereziko luke?

Ahoz, Basoberrixa 3 aldiz; Basobarrixa behin; Idatziz BASOBERRI "...monte Marcelegui y paraje Baso-berri...por el poniente con Bastoco-aitza..."

Barri ematen du antzinagokoa dela Osintxun. Ahozko lekukotzetan ere antzera samar banatuta daude Barri eta Berri.

Ikusibarri (berba).

Basolaua

KoordenatuakX543477 Y4774455 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Basolaua, Basolauak, Basolauari, Basolauan, Basolauko, Basolautik, Basolaura
Oharrak

Katastroan Basolaua agertzen da. Bestalde, ez katastroan eta ez 91ko datu basean ez dago "pag*lau*" egitura duen toponimorik, ezta oharretan ere.

Maparako, akaso inguruan Telletak pisu handiagoa du.

Basotxoa

KoordenatuakX544756 Y4776214 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan ez dator kokapen horretan ez eta inguruan ere Basotxo izeneko sailik.

Basozar

KoordenatuakX549758 Y4777858 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabilera


Oharrak

KATASTROA: honako lursailak agertzen dira:  15/96, bi zati ditu Basozarre (a)/Basazar (i) eta Pagozabaleta (a,i); 15/97 bi zati eta izen dituena: ahoz, Txabalzarre, Erdibide-Goenbide eta idatziz Bazar+Basazar eta Erdibide;15/103 Basozarre (a)/Iralecu o Oronsolo-aurrea (i); , Idatziz "…porción de terreno en el paraje llamado IRALECU o ORONSOLO-AURREA…".

Eta zuk, zer diozu?

GALDERAK: Ezaguna jatzu izen hau? Zela erabiltzen da gehixago: Basozar ala Basazar? Zela deklinatzen da: Basozarren ala Basozarrian? Ala Basozarretan?

Erantzun hemen