Toponimia
Ziarreta
Koordenatuak | X547526 Y4775879 [D_49534] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ziarreta, Ziarretak, Ziarretari, Ziarretan, Ziarretako, Ziarretatik, Ziarretara |
Oharrak | Zergatik ez Zearreta? |
Irudiak
Ziarsoro
Koordenatuak | X549601 Y4779000 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | LUR LANDUAK (tierras cultivadas, sembradio) |
Oharrak | Egitekoa: idatzizko lekukotasunak lortu. KATASTROKOAN BADAUDE HAINBAT LEKUKOTZA AHOZKO ZEIN IDDATZIZKOAK: ZIERSOO, ZIERSORO, ZIARSORO, CIARSOLO, CIARSORO |
Zigarrerokoa
Koordenatuak | X543918 Y4770863 [D_49880] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Zigarrerokoan bizi naiz, Zigarreroko lagunak ditut, Gure ama Zigarrerokoa da, Zigarrerokotik etorri naiz, Zigarrerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Zigarrerokoako lagunak ditut, Gure aita *Zigarrerokokua da, *Zigarrerokoatik etorri naiz, *Zigarrerokoara noa |
Oharrak | ZIGARRERO hutsik? Inpresioa dut ahoz gehiago erabiltzen dela. Ez dakit lekukotasunak oso ondo jasota dauden. - Lopetik norutz, baiña? - Lopetik Ziarrero alderutz. Holan… “Un monte así que termina en una [y griega] o algo así debe ser”. - Txabolan bat edo badao han. - Bai, txabolia dao han, Lopeko txabolia beste bat be. Txabola bat edo ez dakit bi, elkarren segidan. - Ta hori da, orduan, zela esan dozu izena? - Lopetik aurrera, Ziarrero aldera. - Ez, baiña basuan izena. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/009///- Sakonaundi izengo da… e… hori zelan da… zelan esan dot hori basuoi? Gure baso txiki hori baiño beste arro haundixaua, harutzaokua. Ziarrero parera edo Ziarrerora goiezela… A! Oin eskonbreria eitten dabizten edo ein daben edo… hori gutxi gorabehera izango da Sakonaundi. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/011///- Tximixua? Bueno, Tximixua egongo dok hamen gutxi gorabehera. Kruzia nun jak Isuskitzara juteko ta Ziarrerokora ta? - Isuskitza hor dao. - Kruzia. - Isuskitza… - Hamen izango da? - Ez, ez, behien, beherao, beherao. - Hau da Kotzabal. - Bai, hamen izango dok. - Kotzabal eta hemen Ziarrero. Ez, pistia nik ez dakit nundik doian eta. - Bueno, lehengo bidetatik eindda jarek pistak, e! Lehengo… lehen zian bidetatik. - […] gu hona gatoz. Isuskitza… - Kotzabal… Kotzabal hamen? - Bai. - Ba, Tximixua hamen edo holako baten egongo dok, zeatik haura gorao joiak eta. Ta hau zein dok? - Ziarrero. - Hau Zigarrero? - Ta Isuskitza hemen. - Isuskitza hemen? Hamen egongo dok Tximixua. Hau, [esan juan moduan], hau zuan kruze bat Ziarrerokora, Isuskitzara ta Kotzabalera juteko. Tximixua. Hortik ez jakixat, ba, nik zer esan nahiko daben horrek. - Ze zeuan goi-goixan zeuan ala…? - Ez, ez, behian, behian. - Hauxe. - Baiña hau oso gertuan dao. - Hau esan dozu Kotzabal? - Ez, Isukitza. - A! Isuskitza. - Kotzabal hau, Isuskitza hemen… - Hau Ziarrero. - Ziarrero… - Ta hau kruzia […], goratxuao. - Ba, hori dok, kruze bat. Zuan alde batetik juten zuan Ziarrerora, bestia Isuskitzara ta bestia Kotzabalera. Hizlaria(k): Agirre Irasuegi, Ramon Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-248/001 ///- Lehen gaizki zazen, zera, Gorosabel, zera, Kozabali Gorosabel… Zazen, zazen holan. Lehen zazen, lehengo planotan edo nik ikusitta daukatenian Kozabal holan, gurian Zigarrero, holan eta bestia, Isuskiza, holan zazen. Gaizki zazen. Hizlaria(k): Larrañaga Santamaria, Juan Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-249/001 /// |
Irudiak
Zingira
Koordenatuak | X541470 Y4771850 [I_19322] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zingira, Zingirak, Zingirari, Zingiran, Zingirako, Zingiratik, Zingirara |
Bestelako jakingarriak | Zuoletazpiko inguruan sortu eta Gongeta parean Epele errekara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAtik jasota. Guk ez genuen jasota. MTNEn markatuta baina izenik barik. |
Eta zuk, zer diozu? | Erabilixa da Zingira izena? Beste izenik? |
Erantzun hemen |
Zokotegi
Koordenatuak | X552786 Y4775978 [I_19237] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | ERREKA |
Etimologia | zoko + tegi |
Bestelako jakingarriak | Elosutik behera, Zokotegi baserria egon zen parajearen ingurutik, Aizpurutxora doan erreka. Bergara eta Azkoitiren arteko muga egiten du sail luze batean. |
Zokotegi
Koordenatuak | Zehaztu gabea. [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Bestelako jakingarriak | Elosuko etxeen genealogietan jasotako lehenengo familia 1812an bertara joandakoa. Auzmendik dio ez duela jakiterik lortu aurrez beste inor bizi izan zen. 1905 eta 1913 artean hutsik egon zen eta 1913an etorri zen Legazpitik bertara familia bat bizi izatera. |
Oharrak | Datu-basean kalean ere badago etxe bat Zokotegiñekua izenekoa. |
Ikusi | Zokotegiñekoa (toponimo). |
Kanpoko loturak | · Antzinako.org, Genealogia casas de Elosua, 56.or. |
Irudiak
Zokotegi-Urola
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MUGARRIA |
Bestelako jakingarriak | Bergara eta Azkoiti arteko mugarria. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 77b. Oharra: Zokotegi erreka eta Urola ibaia elkartzen diren lekua. Izena webgunearen administrariak emana. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak. |
Irudiak
Zokotegiñekoa
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEKO ETXEA |
Oharrak | Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik? |
Ikusi | -(E)NEKOA etxe izenetan (book page). |
Zuaiztia
Koordenatuak | X548764 Y4777762 [10] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | ZUARISTIBURU (88-17-E,001), ZUBARASTI LAUBA eta ZUBARIZTI-LAUBA dokumentatzen dira Angiozarren. 1892an SUARISTI ere dokumentatzen da San Juanen. Osintxun ez dut idatzizko erreferentziarik topatu.
Katastroan partzela bat dago ahoz Erlaitz + Zuhaiztixa izenez jaso dena eta idatziz Elaiz (sic) bakarrik. |
Zuazketa
Koordenatuak | X542673.3 Y4773903.5 [D_50146] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zuazketa, Zuazketak, Zuazketari, Zuazketan, Zuazketako, Zuazketatik, Zuazketara |