Toponimia
Untzuetazpiko txabola
Koordenatuak | X547769 Y4779242 [9] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | TXABOLA, BORDA |
Untzuetazpikoa
Koordenatuak | X548247 Y4779188 [D_50027] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Untzuetazpikoan bizi naiz, Untzuetazpiko lagunak ditut, Gure ama Untzuetazpikoa da, Untzuetazpikotik etorri naiz, Untzuetazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Untzuetazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Untzuetazpikokua da, *Untzuetazpikoatik etorri naiz, *Untzuetazpikoara noa |
Oharrak | Egitekoa: A bakarrarekin ala bi A-rekin egiten dute? |
Irudiak
Untzuetazpikoa
Koordenatuak | X548208 Y4779244 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | MUGARRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Untzuetazpikoan bizi naiz, Untzuetazpiko lagunak ditut, Gure ama Untzuetazpikoa da, Untzuetazpikotik etorri naiz, Untzuetazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Untzuetazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Untzuetazpikokua da, *Untzuetazpikoatik etorri naiz, *Untzuetazpikoara noa |
Bestelako jakingarriak | Bergara eta Soraluze arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: --. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 54. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Unzeta de abajo. Oharra: "V" eta "P" idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak. |
Irudiak
Ur-biltegia
Koordenatuak | X547266 Y4774215 [D_49112] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | UR-BILTEGIA |
Urasketa
Koordenatuak | X544135 Y4769772 [I_18973] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urasketa, Urasketak, Urasketari, Urasketan, Urasketako, Urasketatik, Urasketara |
Bestelako jakingarriak | Munazurin sortu eta Barrenaberri parean Debara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAn URAZKETA. Informanteak dio lehen toki horretan ur-askak izan zirela eta hortik datorkiola izena. Katastroan Urasketa ez dator eta errekaren kontran bi partzela agertzen dira ahoz ARREKA ERREKA jaso direnak eta idatziz batean ARZUBIONDO eta bestean ARRICA-ERRECA jaso dena. |
Eta zuk, zer diozu? | Zabal erabiltzen da izen hau errekatxo honi deitzeko? Eta Arreka-erreka, Arrika-erreka edo halako zerbait?? |
Erantzun hemen |
Urbasa
Koordenatuak | X552285 Y4775850 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urbasa, Urbasak, Urbasari, Urbasan, Urbasako, Urbasatik, Urbasara |
Oharrak | Lehen Errekaldea auzunearen sinonimotzat zetorren eta banandu egin dut. Ematen du Errekaldearen atal bat dela. Katastroko datuetan oinarrituta hartu dut. Katastroan sakabanatu samartuta dauden 6 partzelatan agertzen da 15. poligonoan idatziz Urbasa (310, 319 eta 498 partzelak) edo Urbaso (273, 316 eta 333). Lehen ez zegoen ahoz jasota eta katastroan ahoz Urbasa (15 poligonoko 310 eta 319 partzelak) eta Urbaso (15/316 partzela) jasotzen dira baina ez dakigu informanteek idatziaren ondorioz esan duten (3retan ahozkoa eta idatzia berdinak dira) ala jendeak orokorrean hala erabiltzen duen. |
Urbedeinkatuontzia
Koordenatuak | X544623 Y4771267 [G_22571] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | HARRIA |
Oharrak | Ez da idatziz dokumentatzen, ezta oharretan ere. GFArentzat, Irutontorreta gailurra eta Urbedeinkatu ontzia berak dira. Honela dator: Gailurra: Irutontorreta, Urbedeinkatu ontzia. Bien azalerak berdin markatzen ditu.
Mendikat.net-en honela dio: La cumbre de Irutontorreta también parece recibir el nombre, no poco curioso, de Urbedeinkatu ontzia (Pila de agua bendita). Juan Larrañagaren lekukotzaren arabera ematen du Irutontorreta gainean dagoen harkaitz bati esaten zaiola "Ontzibedeinkatua". Mapan, zalantzarik barik, Irutontorreta sartu beharko litzateke, EHko 100 mendien katalogoan ere hori dator eta. Urbedeinkatuontzia erabili beharko da Ontzibedeinkaturen ordez, ala? |
Urbietako hegia
Koordenatuak | X547380 Y4772298 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Roman eta Iñakik esana. Eurak Urkittako hegixa. Katastroan Urbieta. |
Urdagala
Koordenatuak | X547535 Y4769602 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | PINUDIA |
Oharrak | URDAGALA dokumentatzen da Elorregin behin 1812an eta L.M. Muxikaren liburuan ere jasoa dator 1813an. Hala ere, hau eta Urdaola ez ote dira bat? Hori argitu ondoren erabaki beharko da maparako zer sartu. |
Urdaola
Koordenatuak | X548159 Y4769715 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urdaola, Urdaolak, Urdaolari, Urdaolan, Urdaolako, Urdaolatik, Urdaolara |
Oharrak | Urdagala (i)/Urdebala (a) ere jasota dago inguruan. Bera ote dira? Katastroan badator partzela bat (12/45, Elkorobarrutikoa) ahoz eta idatziz Urdaola jaso dena. |