Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Txarrantxako harrobia

KoordenatuakX547513 Y4773050 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
Arautzeari buruzko azalpenakEuskaltzaindia: halako generikoak batuko formaz eman behar dira.
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaHARROBIA
Oharrak

Txarrantxa izeneko etxea dago. Gaur egun Txarrantxa taberna ere bai. Katastroan bada partzela txikitxo bat Kanteragaña izenekoa?

Maparako merezi du?

Txarrisakona

KoordenatuakX547902 Y4771897 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaSAKONA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Txarrisakona, Txarrisakonak, Txarrisakonari, Txarrisakonean, Txarrisakoneko, Txarrisakonetik, Txarrisakonera
Oharrak

A artikulua?

Zertatik ote dator? Etxebarrisakon edo horrelako zerbait? Gure datu-basean ez da idatziz jaso SAKON osagaia duen antzeko toponimorik. Txarri osagaia duen baserri bat agertzen da: PAULOTXARRI. Izan dezake loturaren bat? Galdetzekoa? Ez ote da TXARASAKONA?

Txarrogi

KoordenatuakX544395 Y4777076 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan 4 partzela. Ahoz biak agertzen dira: Txarroi (3 bider) eta Txarroialde (behin, Luis Arantzabal). Idatziz ere bai: Charrogui (2) eta Charroyalde/Charroialde (2). 

Txerukoa

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEKO ETXEA
OharrakZertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan zer izen ote du? Zeru = Txeru??

Txestra

KoordenatuakX544148 Y4776879 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Txestra, Txestrak, Txestrari, Txestran, Txestrako, Txestratik, Txestrara
Oharrak

Izan dezake loturaren bat SESTRA/SOSTRA-rekin? Sestria esaten da ala?? OEHn: 3. "Sestra, séstria, la línea (señalada) entre dos terrenos. Emendi da séstria" Iz ArOñ.

Katastroan, 1988ko eskrituran: "…terreno robledal en el paraje CHESTRIA…" TXESTRA beharko luke? TXESTREA??

Ez du ematen sail handia denik; hala ere, izan liteke mapan sartzekoa.

Txikasoro

KoordenatuakX545309 Y4774582 Mapan ikusi [G_22570]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Idatzizko lekukotasun guztiak CHICASORO dira. Ahoz denetik dago: Txikaso, Txikasolo eta Txikasoro. Katastroan ere 6-7 partzela agertzen dira izen hau dutenak.

GFAn Txikaso. GFAko kokapena eta katastrokoak ez datoz bat.

Txikasorozelaia

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
OharrakZelaia hori ez dago sobra??

Txikerriko zelaia

KoordenatuakX548404 Y4778380.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA

Txikiparteak

KoordenatuakX550864 Y4779011 Mapan ikusi [8]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Oharrak

Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere.

Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du.  Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak.

Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. 

Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak.

XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena."

Eta zuk, zer diozu?

Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira?

Erantzun hemen

Tximisoa

KoordenatuakX544477 Y4771019 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakInformazio gutxi dugu eta ez da erraza erabakitzea. Jatorrian Tximisoaga/Tximisuaga edo horrelako zerbait izan liteke? MTNEn Tximitxua. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena eta ahoz jaso gabea. Ahoz Tximixo ere jaso denez eta o>U aldaketa berria izan litekeelakoan, Tximisoa erabaki dugu.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Tximisoa, Tximisoak, Tximisoari, Tximisoan, Tximisoko, Tximisotik, Tximisora
Oharrak

MTNEn Tximitxua. Gure datu-basean ez da idatziz jaso antzeko toponimorik. IMI osagaidun bakarra idatziz: CHIMILLA-BASO, Osintxun.

Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena, Zabaldo baserrikoa. Ez da ahozko lekukotasunik jaso.