Toponimia
Txarrantxako harrobia
Koordenatuak | X547513 Y4773050 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Arautzeari buruzko azalpenak | Euskaltzaindia: halako generikoak batuko formaz eman behar dira. |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | HARROBIA |
Oharrak | Txarrantxa izeneko etxea dago. Gaur egun Txarrantxa taberna ere bai. Katastroan bada partzela txikitxo bat Kanteragaña izenekoa? Maparako merezi du? |
Txarrisakona
Koordenatuak | X547902 Y4771897 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Txarrisakona, Txarrisakonak, Txarrisakonari, Txarrisakonean, Txarrisakoneko, Txarrisakonetik, Txarrisakonera |
Oharrak | A artikulua? Zertatik ote dator? Etxebarrisakon edo horrelako zerbait? Gure datu-basean ez da idatziz jaso SAKON osagaia duen antzeko toponimorik. Txarri osagaia duen baserri bat agertzen da: PAULOTXARRI. Izan dezake loturaren bat? Galdetzekoa? Ez ote da TXARASAKONA? |
Txarrogi
Koordenatuak | X544395 Y4777076 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastroan 4 partzela. Ahoz biak agertzen dira: Txarroi (3 bider) eta Txarroialde (behin, Luis Arantzabal). Idatziz ere bai: Charrogui (2) eta Charroyalde/Charroialde (2). |
Txerukoa
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEKO ETXEA |
Oharrak | Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan zer izen ote du? Zeru = Txeru?? |
Txestra
Koordenatuak | X544148 Y4776879 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Txestra, Txestrak, Txestrari, Txestran, Txestrako, Txestratik, Txestrara |
Oharrak | Izan dezake loturaren bat SESTRA/SOSTRA-rekin? Sestria esaten da ala?? OEHn: 3. "Sestra, séstria, la línea (señalada) entre dos terrenos. Emendi da séstria" Iz ArOñ.
Katastroan, 1988ko eskrituran: "…terreno robledal en el paraje CHESTRIA…" TXESTRA beharko luke? TXESTREA?? Ez du ematen sail handia denik; hala ere, izan liteke mapan sartzekoa. |
Txikasoro
Koordenatuak | X545309 Y4774582 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Idatzizko lekukotasun guztiak CHICASORO dira. Ahoz denetik dago: Txikaso, Txikasolo eta Txikasoro. Katastroan ere 6-7 partzela agertzen dira izen hau dutenak. GFAn Txikaso. GFAko kokapena eta katastrokoak ez datoz bat. |
Txikasorozelaia
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | LARREA, ZELAIA |
Oharrak | Zelaia hori ez dago sobra?? |
Txikerriko zelaia
Koordenatuak | X548404 Y4778380.5 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | LARREA, ZELAIA |
Txikiparteak
Koordenatuak | X550864 Y4779011 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | LUR ALDAPATSUA (montazgo) |
Oharrak | Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere. Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du. Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak. Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak. XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena." |
Eta zuk, zer diozu? | Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira? |
Erantzun hemen |
Tximisoa
Koordenatuak | X544477 Y4771019 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Informazio gutxi dugu eta ez da erraza erabakitzea. Jatorrian Tximisoaga/Tximisuaga edo horrelako zerbait izan liteke? MTNEn Tximitxua. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena eta ahoz jaso gabea. Ahoz Tximixo ere jaso denez eta o>U aldaketa berria izan litekeelakoan, Tximisoa erabaki dugu. |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Tximisoa, Tximisoak, Tximisoari, Tximisoan, Tximisoko, Tximisotik, Tximisora |
Oharrak | MTNEn Tximitxua. Gure datu-basean ez da idatziz jaso antzeko toponimorik. IMI osagaidun bakarra idatziz: CHIMILLA-BASO, Osintxun. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena, Zabaldo baserrikoa. Ez da ahozko lekukotasunik jaso. |