Toponimia
Moiualdeko zelaia
Koordenatuak | X547789.6 Y4775148 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | LARREA, ZELAIA |
Oharrak | Beste batzuk ere hala deitzen ote diote?? |
Moiualdekoa
Koordenatuak | X547263 Y4774942 [D_49353] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Moiu + aldekoa |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Moiualdekoan bizi naiz, Moiualdeko lagunak ditut, Gure ama Moiualdekoa da, Moiualdekotik etorri naiz, Moiualdekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Moiualdekoako lagunak ditut, Gure aita *Moiualdekokua da, *Moiualdekoatik etorri naiz, *Moiualdekoara noa |
Oharrak | 88-19-A,115 erreferentziarekin fitxa errepikatuta. Zuzendu. Auzoa ere desberdina du. |
Ikusi | aldeko (berba). |
Irudiak
Moiuazpikoa
Koordenatuak | X547352 Y4774836 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Oharrak | Lehen ez arautu. Desagertua??? Ala MOIUAZPI? - Gero hamen beste basarri batzuk badia: Mougain, Mouazpi ta Moualde. (Matias Atorrasagasti) |
Moiutorrea
Koordenatuak | X547357 Y4774870 [D_49354] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Moiutorrea, Moiutorreak, Moiutorreari, Moiutorrean, Moiutorreko, Moiutorretik, Moiutorrera |
Irudiak
Mokorroste
Koordenatuak | X544234 Y4770239 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Oharrak | Katastroan ez dator. Maparako: Erreka sartu eta parajea ez sartzea? Gertuan toponimo nagusia Alkorta da. |
Mokorroste
Koordenatuak | X544555 Y4769896 [I_18983] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Mokorroste izeneko parajetik Barrena baino Elorregiko bidegurutze alderago Debara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAn ere Mokorroste. |
Eta zuk, zer diozu? | Izena zabal erabilixa da inguruan? |
Erantzun hemen |
Mokorrostearroa
Koordenatuak | X544419 Y4770293 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ARROA, UHARREA |
Oharrak | 88-34-B,027 eta 88-34-B,024 erreferentzietan Mokorroste izeneko parajearen eta errekaren erreferentziak. Mokorroste arroa eta Mokorroste tontorra bakarrean batu: Mokorroste parajea? |
Monasteriobide
Koordenatuak | X546394 Y4776869 [D_49491] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Monasterio + bide. Monasteriorako bidea. Hemen aipatzen den monasterioa, ziurrenik, San Juangoa izango da, hala izendatzen baita idatzizko lehen lekukotasunean. Ahozko MOSTEIren jatorria, berriz, MONASTERIO huts-hutsik izango dela esango nuke, BIDE gabe. Bilakaera honelako zerbait izango litzateke: MONASTERIO > MOASTERIO > MOSTERIO > MOSTERI > MOSTEI. SAN EMETERIOtik SAN MATEI bezala. Nire gertuan entzun izan dut Apatamostei Apatamonasterio esateko. Bestalde, horretara bultzatzen gaituzten lekukotza idatziak badaude, baserri honen inguruan bai baitaude, besteak beste, MONASTERIO-BURUA, MONASTERIOCO-ECHEAURREA... |
Bestelako jakingarriak | Etxe honetan jaio omen zen Juan Monasteriobide (1560-1622) Indietako Soconusco probintziako gobernadore eta kapitain nagusia izan zena. |
Irudiak
Monjabarrietako eskola
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ERAIKIN BAKARRA |
Oharrak | Mariaren Lagundia izango da? Gaur normatibizatzekotan Mariaren Lagundia ikastola jarri beharko litzateke ala?? Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik? |
Montorbarrena
Koordenatuak | X542498 Y4772020 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | SASIA |
Oharrak | - Eta han, zera, Epelera bidia hartzen danian, han justo Montorra azpixan, hari? - Karabizar, Karabixa. Karabixa. - Eta han basuria botatzen dan tokixa? Montor…? - Montorbarrena. (Mertxe Lazpiur) |