Toponimia
Korteta
Koordenatuak | X548103 Y4772041 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Korteta, Kortetak, Kortetari, Kortetan, Kortetako, Kortetatik, Kortetara |
Oharrak | Katastroan oraingoz 3 partzela Kortarekin lotura dutenak: 12/184: Cortagoenenengoa (i)/ Korteta (a); 12/185: Cortagoenenengoa (i)/ Basogoena (a). 12/186: Cortaco-sacona (i)/ Basobarrena edo Aiztixa (a). |
Kortetako txabola
Koordenatuak | X548390 Y4772325 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | TXABOLA, BORDA |
Oharrak | Zer ote ziren horko kortak??? Kokapena ondo zehaztu behar. Katastroan bada partzela bat, 12/182 zenbakikoa, Txabola-ostea izena duena. Inguru horretan ote da? Ondo kokatuta ei dago. Bi ei ziren eta jausita ei daude. |
Koskoltxiki
Koordenatuak | X544601 Y4772564 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | ARROA, UHARREA |
Oharrak | Katastroan ez dator. |
Koskorreta
Koordenatuak | X550266 Y4779525 [G_22183] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Koskorreta, Koskorretak, Koskorretari, Koskorretan, Koskorretako, Koskorretatik, Koskorretara |
Oharrak | GFAko B5Mtik jasoa. Ahozko bilketan ez zen jaso. Ez katastroan eta ez gure lekukotzetan ez dago Koskorreta eta antzekorik. Inguruan Kurutzeta izeneko saila dago. Ez ote da hori? |
Eta zuk, zer diozu? | Ezaguna jatzu Koskorreta izena? Erabilixa da? |
Erantzun hemen |
Krabeliñaitz
Koordenatuak | X547176 Y4779015 [G_22177, G_22178] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Oharrak | Ala Krabeliñaitza? A artikulua? Lekukotasun idatzietan R-rekikoa nagusitzen denez, hori utziko nuke. EGITEKOA: Ahozko lekukotza gehiago lortu. MTNEn Klabelin aitz eta GFAn bietara: Klabelinaitz eta Krabelinaitz. Lekukotasunetan be KRABELIN/KLABELIN biak daudela ematen du.////BAH. klabéliña, klabéliñia. (a). izena. . KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel. Ik. basóklabeliña, frantzía-klabéliña. |
Krabeliñaitz
Koordenatuak | X547074 Y4779097 [G_24107, G_24108] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | GFAtik hartua. GFAn Krabelinaitz eta Klabelinaitz, bietara. GFAn oso zabalera handia ematen zaio baina katastroan mugatua du. Horregatik, tontorra jarriko nuke eta mendia ez nuke mapan sartuko. A artikulua? |
Krabeliñaitza
Koordenatuak | X551353 Y4778801 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Krabeliñaitza, Krabeliñaitzak, Krabeliñaitzari, Krabeliñaitzean, Krabeliñaitzeko, Krabeliñaitzetik, Krabeliñaitzera |
Oharrak | Ala Klabeliñaitza? Sareko datu-baseko lekukotasun idatzietan 4tik bat, zaharrena, 1811koa, Rduna da. Ahozkoetan, berriz, Rdun eta L dunak daude. BAHn bietara dator, nahiz eta sarrera nagusia Lduna (Klabeliña) izan. Batuko formarekin bat egiten duena hobetsi dugu. Katastroan 5 partzela daude izen honekin lotuak. Bai idatziz eta bai ahoz "L"rekin jaso dira. Kokapena zuzendu da: lehen 88-03-AB,003 erreferentzia kartografikoa zuen gaizki emanda, lehen kokapen okerra baitzuen Buruñao ondoko Krabeliñaitzen ondoan. Berez 88-04 planoan dago. |
Kruz Gallastegi
Koordenatuak | X547818 Y4774483 [K_074_1692] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko biografia |
Kuarteleko estankua
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEKO ETXEA |
Oharrak | Kale-etxetzat jo liteke? Estankua? Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik? |
Kukubaso
Koordenatuak | X547142 Y4771315 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastroan badator partzela handi bat: Kukubaso (a)/Cucubaso (i). |
Eta zuk, zer diozu? | A artikulua du? Zela esaten da: Kukubason izan naiz ala Kukubasuan izan naiz? |
Erantzun hemen |