Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Katenbideta

KoordenatuakX544622 Y4771816 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Katenbideta, Katenbidetak, Katenbidetari, Katenbidetan, Katenbidetako, Katenbidetatik, Katenbidetara

Oharrak

Katastroan ez da ageri. Baina Pedrok esaten du paraje zabala dela. Beste izenen batez ezagutuko da? B88-26-B,045*? Erreferentzian CATELOTU dokumentatzen da bi aldiz 1812 eta 1909an, Sospetxu aldean. Honekin loturarik duen jakin ez.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu lekuizen hau? Zabal erabilixa da? Kokapena ondo dago? Esango ziñuke zein partzelatan kokatu beharko litzatekeen?

Erantzun hemen

Keixarruna

KoordenatuakX544473.4 Y4775472 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaUbera
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA

Kerexatzu

KoordenatuakX548258 Y4772571 Mapan ikusi [D_49750]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaBASERRIA

Irudiak


Kerexeta

KoordenatuakX551751 Y4779551 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara
Oharrak

Izenaren forma:

100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:

1811  QUEREISETA
1811  QUEREISETACO-CELAYA
1811  QUERISETAZABAL
1813  QUERESEITA-BARRENA
1813  QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813  QUERESETA
1829  QUERISITA
1889  QUERICETACO-CELAYA
1889  QUERIZETA
1891  QUERISETA
1892  QUERISETA CELAYA
1900  QUEREICETA

Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak:  Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1).

Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz?????????

Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia...

Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak.

63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.

 

Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten

Kerexeta

KoordenatuakX551682 Y4780256 Mapan ikusi [GK_GARK104]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTRIKUHARRIA
Oharrak

Gure eta GFAko kokapenak ez datoz bat.

IkusiMegalitoen idazkeraz (book page).
Kanpoko loturak· luberri.net, megalitoak

Irudiak

Kerexeta

KoordenatuakX545048 Y4772323 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara

Oharrak

Katastroan 3 partzela agertzen dira: ahoz Kerixeta eta idatziz Queresieta eta Queriseta (2 bider).

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izen hau? Berbaz zabal erabilixa da?

Erantzun hemen

Kerexetaegi hegokoa

KoordenatuakX551818 Y4779888 Mapan ikusi [GK_GARK103]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa...

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTRIKUHARRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi hegokoan bizi naiz, Kerexetaegi hegoko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi hegokoa da, Kerexetaegi hegokotik etorri naiz, Kerexetaegi hegokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi hegokoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi hegokokua da, *Kerexetaegi hegokoatik etorri naiz, *Kerexetaegi hegokoara noa

Oharrak

GFAtik hartua.

IkusiMegalitoen idazkeraz (book page).
Kanpoko loturak· bergara.net, tumuluen ibilbidea
· Luberri.net, megalitoak

Irudiak


Kerexetaegi iparrekoa

KoordenatuakX551750 Y4779959 Mapan ikusi [GK_GARK105]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa...

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTUMULUA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi iparrekoan bizi naiz, Kerexetaegi iparreko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi iparrekoa da, Kerexetaegi iparrekotik etorri naiz, Kerexetaegi iparrekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi iparrekoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi iparrekokua da, *Kerexetaegi iparrekoatik etorri naiz, *Kerexetaegi iparrekoara noa

Oharrak

GFAtik hartua.

IkusiMegalitoen idazkeraz (book page).
Kanpoko loturak· bergara.net, tumuluen ibilbidea
· Luberri.net, megalitoak

Kerexetako hegia

KoordenatuakX551793 Y4779940 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaHEGIA (ladera)
Oharrak

Forma erabaki behar. Ikus mendiaz esandakoa.

Kerexetako zelaia

KoordenatuakX551564 Y4780230 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan 9 partzela daude elkarren inguruan, Kerixetako hegiaren jarraian iparraldera: ahoz Keixetako zelaixa eta idatziz Queisetaco-celaya, Quereisetaco-celaya eta Quericetako-celaya.