Toponimia
Izagirre
Koordenatuak | X547808 Y4778077 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | haize + agirre: paraje haizetsua. Aizagirre abizena ere bada. Erronkarieraz Aireager esanahi bertsuarekin. |
Bestelako jakingarriak | Etxe honetako semea da Jose Luis Gorrotxategi bertsolaria, 1945ean jaioa. |
Kanpoko loturak | · Uztarria.com, 2005, Gorrotxategiri elkarrizketa bere liburuaz |
Irudiak
Izagirre-Moia
Koordenatuak | Zehaztu gabea. [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Izagirre-Moia, Izagirre-Moiak, Izagirre-Moiari, Izagirre-Moian, Izagirre-Moiako, Izagirre-Moiatik, Izagirre-Moiara |
Izagirreberri
Koordenatuak | X547891 Y4777852 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | AZTERTZEKOAK: A ARTIKULUA du? E bat ala bi dauzka? |
Ikusi | barri (berba). |
Irudiak
Izkueta
Koordenatuak | X545058 Y4773136 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Ixkueta arroa ere jasota dago ahoz baina gure datu-basean ez dago idatzizko lekukotzarik. Katastroan partzela bat dago: Izkueta (a)/Izcueta (a). Dokumentazio zaharragarok barik zaila da zenbait kontutan hautua egitea: Izkoeta, Iskueta... Dugunean oinarrituta egin dugu proposamena. |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Izkueta, Izkuetak, Izkuetari, Izkuetan, Izkuetako, Izkuetatik, Izkuetara |
Eta zuk, zer diozu? | Zertatik etorri leiken izena? |
Erantzun hemen |
Izkuetaarroa
Koordenatuak | X544875 Y4772902 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | ARROA, UHARREA |
Eta zuk, zer diozu? | Izena ezaguna eta erabilia da? Orain duen kokapena zuzena da? |
Erantzun hemen |
Izozearra
Bestelako izenak | Eguzkibegi(a) |
---|---|
Koordenatuak | X544123 Y4775551 ![]() |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu Izozearra ala Izuziarra jarri. Bergarako Euskera liburuan, Izotz Zearra. Izuziarra honen jatorritzat, denek esaten dute "Izotz zearra" dela, "Eguzki begia"rekin oposizioan. Elgetan ere bada izen bereko auzoa: B5Mren arabera, ISUSIGARRA; Euskadi.net-en IZUZIGARRA. Bi auzoei (Elgetakoari eta Bergarakoari) izen bera eman beharko genizkieke. Elgetan badira beste auzo batzuk ere ZEARRA osagaia dutenak eta besteetan Euskadi.net-en ZEARRA hautatu da: Larrabilzearra, Arantzetazearra/Arantzetaziarra… "Izuziarrian" esaten da; beraz, A artikulua du. Datu basean ez da idatziz jaso -earra/-iarra osagaia duen toponimorik. Katastroan agertzen da behin: "parcela de terreno monte en el termino de Isusiarra" 5/77 partzela. Datu horiek kontuan harturik eta Euskaltzaindiaren proposamena jarraituaz, Izozearra aukeratu dugu. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Izozearra, Izozearrak, Izozearrari, Izozearrean, Izozearreko, Izozearretik, Izozearrera |
Ikusi | Isúziar (berba). |