Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Gorostegi

KoordenatuakX549775 Y4776860 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaGorosti + tegi.
Oharrak

Lehen ez zen arautu. Gipuzkoa.net-en ez da etxebizitza gisa ageri. Oraindik eraikina zutik dago. Caserios de Guipuzcoa-n dio inor ez dela bizi.

Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page).

Irudiak


Gañeder

KoordenatuakX548325 Y4776326 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Gainerre. EGIEDERretik EIDAR/EIDER bezala, (eder/edar) oso litekeena da hemen ere GAÑEDERretik GAIÑAR/GAIÑER ematea.

Katastroan partzela pila bat datoz izen honekin lotuak eta bai ahoz eta bai idatziz beti Gañar agertzen da.

Gorostola

KoordenatuakX547471 Y4776546 Mapan ikusi [D_49550]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaGorosti + ola
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Gorostola, Gorostolak, Gorostolari, Gorostolan, Gorostolako, Gorostolatik, Gorostolara
IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Irudiak


Gaztañalde

KoordenatuakX547185 Y4775746 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus Zubiberriri buruz esandakoa.

AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
IkusiZubiberri (toponimo).
Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna da zuretzat Gaztañalde? Erabilixa da? Kokapena zehaztuko ziñuke? Gaztañaldeko zubixa zein da? Zer dakizu etxeaz eta abarrez?

Erantzun hemen

Gorotsabel

KoordenatuakX545298 Y4770421 Mapan ikusi [I_20480]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Elorregiko hilerri azpitxora datorren erreka.

Oharrak

GFAko B5Mn KOTZABAL. Gorotsabel arautu zen baserria.

Eta zuk, zer diozu?

Gorotsabelerreka ala Gorotsabel? Ahoz esaten da Gorotsabel soilik erreka esateko?

Erantzun hemen

Irudiak

Gorotsabel

KoordenatuakX545058.6 Y4771015 Mapan ikusi [D_49883, D_49884]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA

Irudiak


Gurutze gorria

KoordenatuakX544990 Y4770141 Mapan ikusi [D_49872]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gurutze gorria, Gurutze gorriak, Gurutze gorriari, Gurutze gorrian, Gurutze gorriko, Gurutze gorritik, Gurutze gorrira
Oharrak

Gaur egun Gurutze Gorria dago hemen. GFAn oraindik ere Indarretxea jartzen du. Garai batean Union Cerrajerako indarretxea izan zen. Esteban Arrietak (Elorregin jaio eta Eskoriatzan bizi denak) azaltzen du hango berri:

- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?
- Kamiñero-etxia, gero, zera, beste bat, e, tabernia euena, estankua eta tabernia: gure beziñuek zien hareik. Gero, e, oin Kruz Rojie dauena, hor auen zentrala, Union Cerrajerako zentral elektrikue, elektrizidadie. Han kanala-ta auen-ta. Han bizi zan matrimonio bat seme bategaz, da gero estaziñuan jefie-ta, guardagujia ta beste kaltzadoren bat ero bizi zien; eta beste matrimonion bat be bai, guardafrenua-ero zeren bat.

Irudiak

Galopotoa

KoordenatuakX546336 Y4770928 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez. Nondik ote dator??

Katastroan GALOPOTUA + ERREKALDE jasota dator, ahoz, 12/82 partzelarako. 3 hektarea ditu partzelak. Ez da idatziz jaso.

Horretaz aparte, Isasi-poto izeneko bi partzela agertzen dira baina hemendik aparte samar. Ez da "poto" osagaia duen beste izenik.

Goikobenta

KoordenatuakX552820 Y4775994 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

Ematen du ia seguru Azkoitia izango dela. Etxezarri erantsita dagoen etxea izango da? GFAn etxe hori Azkoiti partekotzat jotzen da.

Gaztelu

KoordenatuakX552271.3 Y4776545.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)