Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Errementariko estrata

KoordenatuakX543010 Y4773690 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Oharrak

Izen orokorragorik ez ote du??

Errementarikoa

KoordenatuakX543016 Y4773670 Mapan ikusi [D_50054]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaErrementari + koa. Errementariaren etxea.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Errementarikoan bizi naiz, Errementariko lagunak ditut, Gure ama Errementarikoa da, Errementarikotik etorri naiz, Errementarikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Errementarikoako lagunak ditut, Gure aita *Errementarikokua da, *Errementarikoatik etorri naiz, *Errementarikoara noa
Ikusi-KOA etxe izenetan (book page), errementári (berba).

Irudiak

Errementarikoa

KoordenatuakX544072 Y4776049 Mapan ikusi [D_49393]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaErrementari + koa. Errementariaren etxea.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Errementarikoan bizi naiz, Errementariko lagunak ditut, Gure ama Errementarikoa da, Errementarikotik etorri naiz, Errementarikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Errementarikoako lagunak ditut, Gure aita *Errementarikokua da, *Errementarikoatik etorri naiz, *Errementarikoara noa
Ikusi-KOA etxe izenetan (book page), errementári (berba).

Irudiak

Errenteriñeko tintoreria

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEKO ETXEA

Erreronekoa

KoordenatuakX547254 Y4774778 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEKO ETXEA
OharrakZertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik?
Ikusi-(E)NEKOA etxe izenetan (book page).

Erretura

KoordenatuakX547886 Y4775487 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaSOROA (campo, heredad)
OharrakZertatik ote dator izena??? ERRETURA ala ERRETURIA? Hemen… honena be ez dot kontau. Hamen be […] bat Erreturia, […] etara ta […] ein, ta, ba, hauraxe izena. Erreturia. (Leandro Narbaiza Azkarate) Katastrokoan idatziz eta ahoz jasota dator, bakoitzeko behin. Bietan ERRETURA dator.

Erreziñategi

KoordenatuakX550711 Y4775389 Mapan ikusi [G_23563]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Kokapena:

MTNEn Loidi Gaina da Pagola gainekoa eta Erreziltagi ganadutegiaz ekialdekoa. GFAn ere berdin eta  honakoa dio: Erreziltegi gailurra, Itxumendi mendia. 

Katastroan, berriz, bi partzela daude idatziz Errosinategui izenez jaso direnak baina ahoz jaso ez direnak eta Itxumendiko errepikagailuaren ondoan daude. Bekadunek ere hortik gertu samar (Elosuko mendatean bertan) kokatu zuten Erroziñategiko gaiña baina ahozko lekukotasunik ez zuten jaso.

Bergarako Euskera liburuan Errozinategi gailurra agertzen da, itxura baten, orain Loiditxiki jarrita dagoen tokian. Lekukotasun idatzi batean ere jartzen du "en la parte de Pagola".

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Erreziñatei izena? Zela ahoskatzen da: Erresiñatei, Errosiñatei, Erresiñeta...? Eta kokapena zein da?

Erantzun hemen

Erreziñategi

KoordenatuakX550757 Y4775413 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMUGARRIA
Bestelako jakingarriakBergara eta Antzuola arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: 82. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 82. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Errozinategi gaina. Oharra: "V" 82 eta "A" 16 idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak


Erreziñategi (Elosua)

KoordenatuakX550714 Y4775381 Mapan ikusi [G_23564]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak
Mendate honen izentzat orain arte beti Elosua agertu izan da seinalizazio, hedabide eta abarretan. B5Mn ere hala dator jasota.
Hala ere, katastroan jasotzen dena eta hiztunen erabilera kontuan hartuta, Mirari Alberdiren ekarpen bati jarraituaz, eta Euskaltzaindiaren oniritziarekin, izenburuan agertzen den bezala jartzea erabaki dugu.
Hona hemen Mirariren proposamena:  Udalak maparako izen hori (Erreziñategi-z dihardu) onartzen badu, logikoa izango litzateke errepidean ere izen bera jasotzea seinalean. Jendeak toki hartan Erreziñategi izena ikusten badu, izen hori ikasiko du. Jende nagusiaren artean izango dira ezagutzen dutenak baina “ahaztuta” izan dutenak. Gazte jendeak ikusten duena ikasiko du. Tartean gaudenok ere ohituko ginateke, ez daukat zalantzarik. EAEn badira beste mendate batzuk jende gehienarentzat ezezaguna den izenarekin arautu dituenak Euskaltzaindiak. Kasu horietan, erabiltzaileak erabat ez despistatzeko (mendate garrantzitsuei buruzko informazioa irratiz ematen denean, kasurako) bi izenak aipatzea gomendatzen da eta idatziz ezagunena dena parentesi artean jartzea: Pagatza (Elgeta); Arrangizgana (Trabakua); Dudoleta (Montecalvo); Agirleta (Santo Domingo), etab. Gure kasuan, nahi izanez gero, horrela errotulatzea eska dakioke diputazioari: Erreziñategi (Elosua). Irtenbide hau proposatzen da urte batzuen buruan izen ez arautua kentzeko aukera izateko. Izen egokia edo zuzena normalizatuta dagoela esan daitekeen unea iristen denean, kentzea litzateke kontua. Hori nola neurtu? Ez da erraza, baina garbi dago 5-10 urteko epean bertatik pasatzen den jende guztiak ikusiko duela eta jendeari gero eta ohikoagoa egingo zaiola. Mapetan ere horrela jartzen bada, toponimo hori bere bidea egiten hasiko da.
 
Forma zehatzari dagokionez, berriz, gure lekukotasunetan O-dunak "Erroziñategi" dira baina Antzuolako toponimian E-dunak. Horregatik hartu dugu Erreziñategi.
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDATEA

Errisalla

KoordenatuakX549158 Y4777829 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
OharrakAZTERTZEKOA: idatziz zela agertzen da?