Toponimia
Arimendi
Koordenatuak | X546672 Y4775997 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Sanantonabat |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Aritz + mendi |
Irudiak
Aringoa
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ERAIKIN BAKARRA |
Oharrak | Don Pedron etxia dago ahoz jasota. Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik? |
Aritzabaleta
Koordenatuak | X545994 Y4775426 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | aritz+ zabal+ eta |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aritzabaleta, Aritzabaletak, Aritzabaletari, Aritzabaletan, Aritzabaletako, Aritzabaletatik, Aritzabaletara |
Bestelako jakingarriak | Silvestre Ariznabarreta "Txibisto" (1874-1951) pertsonaia famatuaren jaiotetxea. Bere garaian gaizkilerik bilatuenetakoa izan zen Espainian. |
Kanpoko loturak | · Arizondo aldizkaria, Juan Luis Bikuña, Txibistoren biografia 69-72 orr. |
Irudiak
Aritzagako tontorra
Koordenatuak | X545277 Y4773122 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Oharrak | MTNEn Aitza Pakola eta Aitzabaldo daude. Horietakoren bat izango da? Ematen du Aritzaga-tik edo etor litekeela baina idatziz ez dago halakorik. - Bizkar horrek izenik badauka, Eudi azpixan daguan horrek? - Entzun, erok esaten jauena Aitzako za… tontorra. Aitzako zabala edo tontorra. (Inza Duñabeitia, Pedro; Inza Gabilondo, Mari Jose) 2010. Pedrok dio berak Beitzibarko tontorra deitzen dotsela. |
Aritzeta
Koordenatuak | X548382 Y4772633 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | - Bergaran, santu-izenez ezagutzen ziren zenbait auzori (San Prudentzio, San Kristobal...) izen hura kendu eta toki-izen zaharrean oinarritutakoak jarri zitzaizkien: Elorregi, Aldaiegia... Hala ere, bazen auzo bat erdibidean utzi zena: Aritzetako San Migel. Euskaltzaindiaren irizpena honakoa izan da: "Euskaltzaindiaren gomendioa izen sinpleak (Lizaria kalea, San Lorentzo kalea...) erabiltzearen aldekoa da, erabiltzaileek modu bateratuan erabiltzea errazten duelako". Hala, beraz, besteekin aplikatu zen irizpide bera aplikatuz, Aritzeta izena jartzea erabaki du Udalak. Auzo honek tontorrune bat du eta bertan daude San Migel ermita, San Migel baserria eta San Migel gaina. Proposamen berriarekin, auzoari Aritzeta deituko litzaioke eta San Migel tontorrunearentzako eta bertako elementuentzako utzi da. |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Etimologia | aritz + -eta (atzizkia) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aritzeta, Aritzetak, Aritzetari, Aritzetan, Aritzetako, Aritzetatik, Aritzetara |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Arizgain
Koordenatuak | X544649 Y4775597 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Etxe berria. Izenaren jatorriaren azalpena bertako andreak eman zigun: "Haritz bat landatu genuen azpikaldean eta hortik datorkio izena". Izen berria izan arren, Euskaltzaindiaren irizpideari jarraiki, H gabe arautu dugu. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Arizkar
Koordenatuak | X545433 Y4776004 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Irudiak
Arizkarberria
Koordenatuak | X545386 Y4776083 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Arizkarberria, Arizkarberriak, Arizkarberriari, Arizkarberrian, Arizkarberriko, Arizkarberritik, Arizkarberrira |
Oharrak | Udal erroldan eraikin hau izen berarekin eta 84 zenbakiarekin dator. Hau da datu zuzena. B5Mn, berriz, kokapen horrek honako helbidea du: San Juan 53. Ez dator izenik. |
Ikusi | barri (berba). |
Irudiak
Arizkarreneko taberna
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ELKARTEA |
Oharrak | Baserri bat dago Arizkar. Arizkarreneko taberna jarri beharko genuke?? Zein ote da bere helbide zehatza? Ba ote du eskrituretan beste izenik? Zertatik dator izena? |
Ariznabarreta
Koordenatuak | X541085 Y4774570 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu: Ariznabarreta, Ariñabarreta, Añabarreta?? Elgetako mapan eta B5Mn Añabarreta dator eta MTNEn Anabarreta. Katastroan 4 partzelari lotua agertzen da. Guztietan, Ariznabarreta jasotzen da ahoz zein idatziz, baina halakoetan batzuetan ahozkoak ematen du idatziaren eraginezkoak izan litezkeela. Ahoz, zabalduena Añabarta dela esango genuke. "Ariñabarreta" ez da dokumentatzen. Dugun lekukotasun idatzi zaharrenak "Ariznabar" erroa duenez, Euskaltzaindiaren gomendioari jarraituz, Ariznabarreta jartzea erabaki dugu. Euskaltzaindia: "Badirudi segida ondokoa izan dela Ariznabarreta>Aisnabarreta>Añabarreta. Dena dela azentua non dago? Ahoz Ariznabarreta jasotzea, zuk diozun bezala, irakurtzetik dator, baina ez dirudi posiblea denik izena asmatzea. Ondorioz Ariznabarreta eta nahi baduzu parentesi artean (Añabarta): Ariznabarreta (Añabarta) |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ariznabarreta, Ariznabarretak, Ariznabarretari, Ariznabarretan, Ariznabarretako, Ariznabarretatik, Ariznabarretara |
Oharrak | MTNEn Anabarreta. Gure datu base osoan ez dago "abarreta" osagaia duen idatzizko lekukotzarik. ARIZNABARGAÑA azaltzen da baina Aritzeta auzoan dela ematen du. Ala hor aipatzen den San Migel eta Ariznabargaña horiek egon litezke Angiozarren? Arinabarreta izan liteke? Arizmendi/Arimendi bezala? Katastroan 4 partzelari lotua agertzen da. Guztietan, Ariznabarreta jasotzen da ahoz zein idatziz. Ez dago Arinabarretarik. - Añabarta bestia. Sagastatik Burdiñua aldekua, Zabaletako etxaburuan Añabarta. Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" |