Udalak ofizialki onartutako izena. Auzo eta kale-izenak daude hauen artean. Euskaltzaindiaren irizpenarekin hartu izan dira erabakiak.
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547883 Y4773504 [K_074_3220] |
---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
---|
Arautze data | 2011/03/28 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak | 1993an "Aritzetako San Migel" arautu zen eta 2011n aldatzea erabaki da Euskaltzaindiaren irizpideari jarraiki: "Euskaltzaindiaren gomendioa izen sinpleak (Aritzeta kalea, San Migel kalea...) erabiltzearen aldekoa da, erabiltzaileek modu bateratuan erabiltzea errazten duelako." Auzotik bereizte aldera kasu honetan "San Migel kalea" jartzea erabaki da. |
---|
Auzoa | Kalea |
---|
Elem. geografikoa | KALEA |
---|
Oharrak |
Ez dago araututa. Zein ote da?
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X548382 Y4772633 [Z_16874, Z_15470, Z_15469, K_074_3330] |
---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
---|
Arautze data | 2011/03/28 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak | - Bergaran, santu-izenez ezagutzen ziren zenbait auzori (San Prudentzio, San Kristobal...) izen hura kendu eta toki-izen zaharrean oinarritutakoak jarri zitzaizkien: Elorregi, Aldaiegia... Hala ere, bazen auzo bat erdibidean utzi zena: Aritzetako San Migel. Euskaltzaindiaren irizpena honakoa izan da: "Euskaltzaindiaren gomendioa izen sinpleak (Lizaria kalea, San Lorentzo kalea...) erabiltzearen aldekoa da, erabiltzaileek modu bateratuan erabiltzea errazten duelako". Hala, beraz, besteekin aplikatu zen irizpide bera aplikatuz, Aritzeta izena jartzea erabaki du Udalak. Auzo honek tontorrune bat du eta bertan daude San Migel ermita, San Migel baserria eta San Migel gaina. Proposamen berriarekin, auzoari Aritzeta deituko litzaioke eta San Migel tontorrunearentzako eta bertako elementuentzako utzi da.
|
---|
Auzoa | Aritzeta |
---|
Elem. geografikoa | AUZOA |
---|
Etimologia | aritz + -eta (atzizkia) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aritzeta, Aritzetak, Aritzetari, Aritzetan, Aritzetako, Aritzetatik, Aritzetara
|
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547605 Y4775853 [K_074_2520, Z_13536] |
---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
---|
Arautze data | 2011/03/28 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak | - Bere momentuan Murinondo izena jarri zitzaion auzoari. 1993an, behar beste informaziorik ez zegoelako, zegoenetan utzi zen. Harrez gero jaso den informazioak garbi uzten du izenaren jatorria Burunano/Buruñano dela eta gaur egun ere erabiliak direla Buñao/Muñao.
Gaur egun San Blas izenez ezagutzen den ermita ere XVIII. mende ingurura arte "Nuestra Señora de Burunano/Buruñano/Buroñao" izenez ezagutzen zen. Buruñao horrek, jakina, ermita dagoen inguruaren izena adierazten du San Miguel de Aritzetan adierazten duen bezala.
Horregatik Euskaltzaindiaren irizpenari jarraiki, 2011n izena aldatzea erabaki da.
- Euskaltzaindia, 2010: "Izenaren bilakaera honakoa da: Buruñano > Buruñao > Muruñao. Bokal arteko -n- erortzea euskararen ezaugarri fonetiko zaharra da (latinetik hartutako hitzetan dugu: harea, katea...) baina B>M aldaketa XX. mendearen hastapenekoa da eta ez da onargarria."
- "Buruñao/Buruñaondo" banaketari dagokionez, dokumentazioaren arabera, joera nagusia honakoa da: Buruñao auzoari deitzea eta Buruñaondo baserriei. Hori dela eta Udalak Buruñao izena erabaki du auzoa izendatzeko.
|
---|
Auzoa | Buruñao |
---|
Elem. geografikoa | AUZOA |
---|
Oharrak | GFAn MURIÑONDO. Zuzendu gaurkoak. Modu desberdinetan daude. Lekukotza gehiago egon behar dute derrigor. Baserria Agirreburuñao normalizatu zen.
|
---|
Ikusi | San Blas (toponimo). |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X544010 Y4776070 [K_074_2410, Z_13312, Z_13939] |
---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
---|
Arautze data | 1993/03/29 |
---|
Auzoa | Ubera |
---|
Elem. geografikoa | AUZOA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ubera, Uberak, Uberari, Uberan, Uberako, Uberatik, Uberara
|
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X546277 Y4773991 [K_074_2190, Z_13533] |
---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
---|
Arautze data | 1993/03/29 |
---|
Auzoa | Goiauzoa |
---|
Elem. geografikoa | AUZOA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goiauzoa, Goiauzoak, Goiauzoari, Goiauzoan, Goiauzoko, Goiauzotik, Goiauzora
|
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
---|