Angiozar

Mozolotegi

KoordenatuakX544490 Y4772958 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Mozolo + tegi.

Bestelako jakingarriak

Baserri honetakoa omen zen Bitorianatxo izeneko emakumea. Gaur egun haren izena Bergarako jaietako pertsonaia nagusiari emana zaio. Gauza gutxi dakigu haren gainean. Belar kontuan jakituria handikoa ei zen eta 1920 inguruan hil ei zen.

Oharrak

Desagertua. Ez zen arautu.

Lekukotasunetan nahasketa: batzuetan Aldaiegian kokatuta; beste batzuetan, Angiozarren. Bestalde, Golonechea ere horra lotu da. Ondo? Golonetxea Uberan dago.

Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page).

Goimendiko errota

KoordenatuakX542068 Y4771818 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERROTA
Oharrak

88-18-D,085 erreferentziarekin ere badago ERROTIA (Erroteaga) izeneko bat Angiozarren baina badirudi ez dela bera. Kasu honetan errota generiko moduan erabiltzen ote da?? Ez ote du beste izenik?

Karabieta

KoordenatuakX542831.9 Y4772564 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Karabieta, Karabietak, Karabietari, Karabietan, Karabietako, Karabietatik, Karabietara

Arantzetagaña

KoordenatuakX543552 Y4772144 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBIZKARRA (loma)
Oharrak

MTNEn Arantostei. Katastroan Inguru honi Arantzasti deitzen zaio eta hori dokumentatzen da gehien.

Loiditxo

KoordenatuakX544065 Y4773398 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
OharrakDesagertua.

Migelena

KoordenatuakX543717.8 Y4773605.5 Mapan ikusi [D_50097]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Migelena, Migelenak, Migelenari, Migelenean, Migeleneko, Migelenetik, Migelenera
Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Aldatxarren

KoordenatuakX543398 Y4773590 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakNondik ote dator: "Aldatsbarren" edo halakoren batetik? Beste izen batzuk ere hartzen ditu (Osiñeta/Osiñondo) baina Aldatxarren da forma erabiliena. Euskaltzaindia: "Abadiñon Aldazitala toponimoa dago izen honekin antza duena." Oharra: Mapa argitaratu ondoren, konturatu gara Antonio Urzelairen "Bergara" liburuan Aldai Etxebarren errota aipatzen dela. Bere asmakizuna ote da? Aldaietxebarrenetik Aldatxarren sortzea guztiz bideragarria iruditzen zaigu baina ez dugu beste inon ikusi dokumentatuta. Bestalde, inguru horretan ez da Aldairekin loturarik duen toponimorik ageri. 1812rako Aldacharren dokumentatzen denez, oraingoz, dagoenetan uzteko arrazoiak badaudela uste dugu.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERROTA
Oharrak

Ahozko lekukotasunen Erreferentzia kartografikoetan zalantza: E/D? Oharretan ere begiratu dut eta ez dago "* ald*rre*" egitura duen jaso gabeko lekukotasunik. Ezta "* osi*ondo*" edo "* osi*eta*" duenik ere.

Errotaondoa

KoordenatuakX542160 Y4771812 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

Idatziz ez dago Errotaondoa edo aldaerarik datu-basean. Mertxe Lazpiurrek dio sail handiago baten (Solobarrenaren) zatia dela.

Gaztañadisakona

KoordenatuakX542531 Y4772083 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ez da idatziz dokumentatzen.

Metaliturria

KoordenatuakX542851 Y4771642 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaITURRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Metaliturria, Metaliturriak, Metaliturriari, Metaliturrian, Metaliturriko, Metaliturritik, Metaliturrira

Oharrak

Lopekoa.

Eta zuk, zer diozu?

Izena erabiltzen da? Beste izenik badu? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen