AUZUNEA

Ola

KoordenatuakX546246.4 Y4771594.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ola, Olak, Olari, Olan, Olako, Olatik, Olara
Ikusiola (berba).

Irazabaldegia

KoordenatuakX545322 Y4776116 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Irazabaldegia, Irazabaldegiak, Irazabaldegiari, Irazabaldegian, Irazabaldegiko, Irazabaldegitik, Irazabaldegira
OharrakIrazabal osagaia duten baserriak badira San Juanen.

Izozearra

Bestelako izenakEguzkibegi(a)
KoordenatuakX544123 Y4775551 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Izozearra ala Izuziarra jarri. Bergarako Euskera liburuan, Izotz Zearra. Izuziarra honen jatorritzat, denek esaten dute "Izotz zearra" dela, "Eguzki begia"rekin oposizioan. Elgetan ere bada izen bereko auzoa: B5Mren arabera, ISUSIGARRA; Euskadi.net-en IZUZIGARRA. Bi auzoei (Elgetakoari eta Bergarakoari) izen bera eman beharko genizkieke. Elgetan badira beste auzo batzuk ere ZEARRA osagaia dutenak eta besteetan Euskadi.net-en ZEARRA hautatu da: Larrabilzearra, Arantzetazearra/Arantzetaziarra… "Izuziarrian" esaten da; beraz, A artikulua du. Datu basean ez da idatziz jaso -earra/-iarra osagaia duen toponimorik. Katastroan agertzen da behin: "parcela de terreno monte en el termino de Isusiarra" 5/77 partzela. Datu horiek kontuan harturik eta Euskaltzaindiaren proposamena jarraituaz, Izozearra aukeratu dugu.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Izozearra, Izozearrak, Izozearrari, Izozearrean, Izozearreko, Izozearretik, Izozearrera

IkusiIsúziar (berba).

Mekolalde

KoordenatuakX547823 Y4776965 Mapan ikusi [Z_13733]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAUZUNEA
Oharrak

GFAn MEKOLALDE auzoa. Mekolalde osagaia askotan agertzen da datu basean eta kasu bakarren batean izan ezik beti M-rekin. Berez, Mekolalde Osintxu, Basalgo eta Buruñaoko zati da.

Ujaldea

KoordenatuakX551926 Y4776552 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Ujaldea, Ujaldeak, Ujaldeari, Ujaldean, Ujaldeko, Ujaldetik, Ujaldera
Oharrak

BAHan UJOLDE eta UJELDE datoz. Idatziz ez da dokumentatzen Ujalde, Ugalde, Uhalde, Ujolde... eta halakorik. Nordearen oposiziokoa izango da?

Ahotsaken datorren beste lekukotasunean (Juana Joxepa Lete) ere Ujalde dator eta ez dator Ujolde eta Ujelderik.

Errekaldea

KoordenatuakX552278 Y4775335 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAUZUNEA
Oharrak

Lehen hemen lotuta zegoen Urbasa ere eta katastroa oinarri hartuta banandu egin ditut. Ikus Urbasa.

Juana Joxepa Lete:

- Eta Lutxurdio eta Kortabarri nun sartzen dia? Ujaldian horrek´e?
- Ez, horrek Errekaldia esaten jakue horrei.
- Errekaldia. Joe, oseake, makiña bat zati dao, ezta?
- Bai, bai, bai.

Zabaletamendia

KoordenatuakX540659 Y4773601 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zabaletamendia, Zabaletamendiak, Zabaletamendiari, Zabaletamendian, Zabaletamendiko, Zabaletamenditik, Zabaletamendira
Oharrak

2008an honetaz Jose Angel Mikeok egindako komentarioa: "Angiozarren ez dago San Bartolome auzorik. San Bartolome Zabaletamendi auzoko ermita da. Auzune bakoitzak bere ermita du, baina auzoak ez du ermitaren izena hartzen. Beraz, San Bartolome ermita da."

Mertxe Lazpiurrek Goimendia eta Zabaletamendia berdintzen ditu baina bi auzune dira, berez.

Marindao

KoordenatuakX543113 Y4774396 Mapan ikusi [Z_13751]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAUZUNEA
Oharrak

GFAn MARINDANO auzoa. Oharretan Marindano dezente dira jaso gabeak. Zuzendu.

Partaitia

KoordenatuakX544132 Y4774209 Mapan ikusi [Z_13753]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Partaitia, Partaitiak, Partaitiari, Partaitian, Partaitiko, Partaititik, Partaitira

Oharrak

GFAn, PARTIKETA.

Muskiritsu

KoordenatuakZehaztu gabea. []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAUZUNEA