Pelikulen asmakizunak

IzenburuaPelikulen asmakizunak
SarituaBai
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakAranzadi ikastolako LHko 6Ako ikasleak
Egilearen ikas-mailaLH6
Generoabertsoa
Azalpen laburra
Testua (transkribapena)

PELIKULA DESBERDINEI BURUZKO ASMAKIZUNAK

Doinua: Haizeak bidali du

Saskibaloi talde bat

kanpotik ahula,

bihotzetik onenak

ez ahaztu sekula,

zailtasunak dituzte

baina ez egin burla

asmatu behar duzu

zein den pelikula

CAMPEONES

 

Oso famatua da

magia munduan

makila magikoa

beti du eskuan

bi lagun ditu eta

hontza du onduan

ea asmatzen duzuen

zer dugun buruan.

HARRY POTTER

 

Miguel musika zale

amorratua zen

familiak gitarra

jotzen etzion uzten

hildakoen munduan

familia elkartzen

asmatu pelikula

mexikar hau zein den

COCO

 

Hiru filmetatikan

azkena onena,

ta Newt hil zenean

nik hartu nuen pena.

Thomas inmunea da

ta espezialena,

Zein pelikula da hau?

asmatu izena!

MAZE RUNNER

Iraupena4 min.
Kategoria1.a
Euskarriaentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
EranskinaTamaina
Multimedia fitxategia6.21 MB
Letra56.67 KB
0
Your rating: Batere ez