Arautzeari buruzko azalpenak | 1993an "Martoko kalea" arautu zen eta 2011n aldatu egin da, Euskaltzaindiaren irizpenari jarraiki: "Amaierako -a artikulua da. Izen arruntak bezala deklinatu behar da: Bolua, Boluak, Boluan, Boluko, Bolutik...). Deklinatzean zenbait kasutan -a desagertzeak -a hori galtze-bidean jarri du baina oraindik ere bizirik dago eta mantentzea proposatzen da. Bestalde, izena generikoarekin (kalea, plaza...) batera agertzen denean, osorik idatzi behar da, artikulu eta guzti. "
|
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Martokoan bizi naiz, Martoko lagunak ditut, Gure ama Martokoa da, Martokotik etorri naiz, Martokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Martokoako lagunak ditut, Gure aita *Martokokua da, *Martokoatik etorri naiz, *Martokoara noa
|
---|