Konejuaren boterea

IzenburuaKonejuaren boterea
Egilearen edo egileen izen-abizenakAinhoa Murgizu, Mireia Franco
Egilearen ikas-mailaDBH2
Generoatxistea/pasadizoa
Azalpen laburra
Iraupena: 1:50
Oharra: Koldo Eleizalde 2011 lehiaketan lehen saria. 2. taldea, 1995-1997an jaioak.
Testua (transkribapena)

KONEJUAREN BOTEREA

Tesia idazten zebillen Aralarreko konejuaren istorixia da hau.

Goiz batian, pagadixaren erdixan basakatua aurkittu zeban.

—Hara, zein dabillen hemen: Konejua! Zertan zabitz hemen?

—Tesia idazten dihardut.

—Tesia? Zertaz?

—Konejuak basakatuak baiño gehixago direla frogatzen daben tesia.

—Ja, ja, ja! —basakatua hori entzun eta barriari eutsi eziñik.

—Ez badozu sinisten etorri nire etxera eta ikusiko dozu —erantzun zotsan konejuak.

Basakatua, harro eta uste haundikua zanez, konejuaren etxera juan zan. Geroztik iñork ez dau bere berririk izan.

Hillabetera, konejuak artzain-txakurra ikusi zeban pagadi berean eta…

—Zertan zabitz Untxi?

—Tesia idazten dihardut.

—Tesia? Zeri buruz?

—Konejuak artzain-txakurrak baiño gehixago direla frogatzen daben tesia.

—Ja, ja, ja! —artzain-txakurra be trufaka.

—Ez badozu sinisten, etorri nire etxera eta ikusiko dozu —erantzun zotsan konejuak.

Eta gonbittiari jarraittuz, untxiaren etxera juan zan eta geroztik iñork ez dau bere berririk izan.

Berdiña antxumiarekin errepikatu zan.

Eta ehiztarixak untxiaren etxera heldu zirenian, atarixan basakatuaren hezurrak aurkittu zittuzten, solo erdixan zakurrarenak eta etxera sartu zirenian, hura ustekabia! Egongelaren erdixan lasai arraio eserita tesiaren zuzendarixa zegoen: Otsua!

Ondorixua garbixa da: tesietan garrantzizkuena ez da gaixa, tutoria baizik.

Kategoria2.a
Kanpoko edukiarekiko estekahttp://www.youtube.com/watch?v=oBAFgWlTx3s
Euskarriaikusentzutekoa
Erantsitako fitxategiak
EranskinaTamaina
Konejuaren boterea.doc44 KB
0
Your rating: Batere ez