Esaldixa Ingelesez
Izenburua | Esaldixa Ingelesez |
---|---|
Egilearen edo egileen izen-abizenak | Joanes Plazaola Madinabeitia |
Egilearen ikas-maila | DBH1 |
Generoa | txistea/pasadizoa |
Azalpen laburra | Oharra: Koldo Eleizalde Lehiaketa, 2009, 2.taldea (1996-1999), sariduna. Iraupena: 2:06 |
Testua (transkribapena) | Ingleseko orduan Karmele andereñoa gelara sartu eta ikasliei esan dotse: — Gaur hiruna esaldi egin bihar dittuzue kolorien izenekin, baina, laguntza bat emongo dotsuet, kolorien izenak esango dotsuet: yellow, green eta pink. Benga ba, hasi lanian! Ume danak euren kuadernoetan idazten hasi dira eta halako baten andereñoak galdetu dotse: — Ze, bukatu dozue? Ia Alazne zuk ze idatzi dozu? — My garden is green, my pen is yellow, my book is pink. — Oso ondo Alazne, primeran!!! Ia Ander, zuk be bukatu dozu? Aber ze idatzi dozun. — My mother is green, my submarine is yellow, my panther is pink. — Tira-tira esaldixak ez dira oso zuzenak, baina, ontzat hartuko dot. Momentu horretan Karmelek gelako atzealdian Patxiku Txiki ikusi dau eskua jasota: — Ia, Patxiku, zuk be bukatu dozu? Ba esan ze idatzi dozun. — Bai andereño… Griiiiiin, yelou (Telefonoz berba egingo baleu moduan plantak eginaz) pink (telefonua esegitzeko plantia eginaz). BARREAK: JA, JA, Ja, Ja, JA, Ja… |
Kategoria | 1.a |
Kanpoko edukiarekiko esteka | http://www.youtube.com/watch?v=0PrssxeW7Lo |
Euskarria | ikusentzutekoa |
Erantsitako fitxategiak |
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Esaldixa ingelesez.doc | 43 KB |