TOPINZULO
- Hau Lapikobaso esan dozu, eztok, dala?.
- Topinzulo.
- Topinzulo beste itturrixa, bai.
- Topinzulo.
- Gara-sailla […]. Sasoi baten gara-sailla [haraxe bertaraiño alleatzen zuan]. [Urtetzen da]… Guk garua ebaitzen giñuan terrenuan urtetzen juan harek. Topinzulo. Hori Galarratik gora, e!
- Galarratik gora.
- Galarratik gora?
- Galarrako txabolia…
- Bai.
- Txabolatik Untzeta pare-pare-parian.
- Untzeta aldea.
- Untzeta aldea.
- Topinzulo?
- Bai.
- Ze da?
- Iturri bat.
- Itturrixa?
- Bai.
- Horko ura nora zoian?
- Izarre basarrira. Bueno, Izarre basarrira ta…
- […]
- Makaldaa azkenien, Makaldaa azkenien, Makalda…
(...)
- Bai, horrek bestekaldien […]. Baiña hau… Topinzuloko itturrixakin pixkat nahastuta nabil. Honen urak esan dozue Izarre aldera doiaztela edo Makalda aldera?
- Makaldara etorri […] Izarretik behera horrek.
- Izarrek berak etxerako ura hartuta hortik. Eta gero sobrantia Makaldara —bueno, Narbaizak jaukak goixan hartuta, baiña, igual jotsak—, sobrantia dana Makaldara etortzen dok goittik behera.
- Han ez dok sobrauko asko…