UNTZETA ERDIKUA
- Untzetak jarek hor.
- Zenbat dia horrek?
- Hiru.
- Hiru Untzeta.
- Azpikua, Gaiñekua ta Erdikua.
- Azpikua sei, Erdikua zazpi, Gaiñekua?
- Bai, Untzeta gaiñekua. Baiña gero Mugarrittik… Mugarrittik horUntzeta azpikora bittartian [jaok] beste bat, e! Itzio.
(...)
- Plaentzia izango dok. Itzio izango dok hori Plaentzia markatzen dabenoi; Untzetak Bergara dittuk. Itzio izango dok hori, Plaentzian egongo dok seguru. Ta Untzetak [gorao].
- Ta hor Untzeta gaiñeko ta Untzeta barrixa ta Untzeta zaharra ta horrek ze… [zeiñekin]…?
- Untzeta behekua, Untzeta erdikua ta Untzeta gaiñekua.
- Eta Untzeta berrixa?
- Ba, hoixe, Erdikua.
- Erdikua ta Berrixa igualak dia?
- Bai, ba, hori gero einddako etxe… Untzeta barrikua. Untzeta barrikua ta Untzeta erdikua. Ba, igual da. Nahi bada Barrikua ipini, igual-igual dok.