ATZEILEKUA

Izaera: 
A
Urtea: 
1991
Urtea 2: 
1992

- Bueno Atseginlekua ta badakizue nun dan, Atseginlekua, jarritta egoteko lekua? Atseinlekua, hori inpgortantia zan, ba. Mendi gaiñetik hortik Karabitta gaiñetik goittik behera juan… - Mendi gaiña… - Mendi gaiñetik, Karabittako gaiñetik… - Mendi gaiña… - Bai badakit. Klaro, hortik goittik behera fan eta hor Alastra alde batera geratzen dan moduen… - Alastra gelditzen da kamiñuan ezkerretara… - Alastra geratzen da ezkerretara. - … beherutz zoiazela. - Ta beste hori be eskumetaratik faten giñen gu bidien goittik behera eta eoten giñan deskantsuen Atseinlekua, harrixek-eta ifiñitta, eta oinddio be hantxe eongo dia. - Hola errebuelta ... pixka bat ezkerretara hartzen dau bidiak? - [Garrazteikuak] badauka, ba, mendixa? - Bai, bai. - Hatxe, [Garrazteiko] mendixan barruen dau, oin piñudixa botata ta txikixa sartuta ta… Hori. Baiña, Alastra ezkerrera ta hori eskumakaldeko arro aldera eitten dau. Ta hori da Atseinlekua, guk beti deskantsua eitten giñuan lekua. - Ta hori izetez zer da? Basua edo... - Basua da, baiña guk Atseinlekua moduen, ba... - Hori ze dao Jakobaneko piñudixe baiño gorau? - Gorau, gorau, gorau. Bastante gorau. Bastante gorau. Jakobaneko piñudixa dao [kanposantutik]-eta bastante gertu, e? […] gora ya aldapia gora ixo, kasi-kasik gertuau Karabittako gaiñetik, behetik baiño, gertuau dao Atseinleku hori. Ta horren pare inguruen zerbait beherau eongo da hori Metalitturruxoi ta erreka-arruoi Errotaberrirakuoi. Beherao. Atseinlekua, onbre! Gustauko [jaten…] ikustia oinddiokan baiña, no está tan lejos mendi gaiñetik! Hor, entre Jakobeneko piñudixa eta hori Atseinlekua bittartian Asulenekua dao beste piñudi haundi bat, lautada bat eta gottik eta behetik piñua. Bidelaua esaten gontsana lautada hari, eta gero aldapan gora igo ta ixa goixen Atseginlekua. - Jakobaneko piñudixa Bidelaua baiño beherau? - Beherao dao, bai. Ta Bidelauan dao Asulenen piñudixe. - Bidelauan? - Hola esaten gontsanan. - Bidia, ez? - Bidia, bidia. Baiña, ba, lautadan korritzen dau, korritzen dau lau-lauan bidian eta. - Ta Atseginlekua dao gorau oindio, bastante gorau? - Gorau, gorau, bai, asko gorau. Hori dana pasau ta goixen, kasi goixen.

Erref. Kartografikoa: 
88-18-D,138
Elementu geografikoa: 
BASOA (bosque)
Auzoa: 
Angiozar
Erreferentzia bibliografikoa: 
18
Berriemalea: 
Mertxe Laspiur
Biltzailea: 
Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran