ATXOTEGI ERREKA
UBERA/SAN JUAN- Hor be beste erreka txiki-txiki bat…
- Esperantzara datorrena?
- Atxotegierreka. Atxotegi erreka.
- Baiña hor goratxuao bi zatittan eitten da.
- Zati bi horren izenik bai?
- Hor… zela esaten da? Iruerreka.
- Bixak?
- Bi juntatzen dia ala hiru? Hor bi dare, e?
- Bai.
- Bi dare hor.
- Hemen […] bi dare.
- Iruerreka, guk esan izen dotsau Iruerreka.
- […]?
- Iruerreka […] Iruerrekaik. Honek hirurak honek dia, ezta?
- Bai. Baiña Elizalde parera doia hemen bat, bestia doia Agarregoiko parera…
- Bai, bai, bai, bai.
- Bueno, hemen bittartian badao… estu-una bat badao, baiña…
- Iruerreka guk esan izen dotsau.
- Baiña bixei? Danai ala…?
- Danai Iruerreka.
- Danai Iruerreka?
- Iruerreka.
- Parajia izango da, ez?
- Parajian izena da Iruerreka, Iruerreka. Hiru erreka ez darena badakit, bi darena garbi dao. Bi…
- Bueno, hemen bai, baiña igual hara junda hiru topauko dozu. Hemen mapan…
- Bai, bai, bai. Ez, ez, ez… hara junda be ez, e? Hara junda oin bat igual.
- Oin bestia [ipiniko…] Iruerreka ala…?
- […] ingurua, ez? Errekatxo bixak daren ingurua?
- Bai, bai, bai, bai, ingurua Iruerreka.
- Baiña basua ala ze da Iruerreka? Ez, errekatxuak dia, ez?
- Bai, errekatxuak dia, baiña hoixe, ba, honek esan dabena, ingurua-edo Iruerreka. Ez jakixat, ba, nik zela hori zertu, zela esan.