ALASTRAKO KURUTZIA
- Besteik hor?
- Ta gero han Alastrako kurutzien kruzie eitten daben lekuen izugarrizko kurutzie ta badare, ba, harrizko kurutzie ta?
- Kruzia zeiñek eitten dau hor?
- Ba, ezkakit, ba,[hemendik] mendin batera edo zelan. Behintzat lehenau difuntuekin-ta faten zanien be por esos caminos hor kurutzie zauen lekuen-ta deskantsue eitteko lekue izaten zan. Kurutze bat han eongo da oindiokan be, si no ha tirau alguien. Alastranbehe samarrien, holan, kamin-kurutze bat eitten zeban.
- Bidelaua baiño beherau?
- Ez, Bidelaua ez da Alastratik, e?
- Bai baiña... hor pare hor...
- Pare hori? Baleike egotia. Itxoin, aber...
-Alastra dao Bidelautik ezkerretara?
-Bai, Bidelaura Alastrak badauka bidia be nahi izan ezkero, burdi-bide bat, joten dotsa. Bidelau horren eskiñara sartzen da Alastratik gura bozu. Gure kamiñora. Baiña hori aldapa barrenien edo holaxe zeukan, ba, kurutzia. Lehenau behintzat han zeon kurutze haundi bat harrizkua.
- Orduan, kanpusantu gaintxuan edo hola izango da.
- Ez, kanpusantu gaiñian be ez, oindiokan gorau.
- Gorau oindio?
- Gorau oindio, bai.
-Ta zela… ze izen dauka horrek?
- Izenik eztakit. Alastrako kurutziaesaten gontsan.