Grabaketak nola sortu
Grabaketak edo audio fitxategiak sortzeko programa bat behar dugu, eta mikrofonoa. Asko dira zeregin horretarako balio dutenak. Guk Audacity aukeratuko dugu, bai Windows, bai Mac eta bai Linuxerako balio duelako, eta euskara itzulita dagoelako.
Lehenengo lana bere webgunetik jaistea da, horri honetatik: http://audacity.sourceforge.net/download/. Instalatu, eta lehenengo aldiz abiaraztean, hizkuntza aukeratzeko abagunea izango dugu.

Programaren bertsio egonkorra hautatutako dugu

Programa instalatzeko fitxategi exekutagarria erauzi
SourceForge izeneko software-gune batera eramango gaitu esteka horrek. Zabaldukotako orriak berak jaisteko fitxategirik eskaintzen ez badigu, nahikoa dugu esteka klikatzea:

Esteka horixe da

Instalazioa abiarazi

Fitxategia erauzi

Hurrengoa

Erabilera arauak onartu eta jarraitu

Instalazioa amaitutakoan, programa bera abiatuko da

Hizkuntza hautatu dezakegu lehenengo aldiz abiaraztean: euskara ere bada!

Listo, programa erabiltzeko moduan dago.
Audacityrekin grabatutako fitxategia MP3 formatuan jasotzeko beste osagai bat behar dugu, Lame MP3 Encoder izenekoa, eta hori honako webgune honetan eskuratu daiteke: http://lame.buanzo.com.ar/. Hori ere instalatu eta Audacityra itzuliko gara, esan egin behar baitiogu honi non bilatu behar duen osagai berri hau. Audacityren menuan, hautatu "Editatu" > "Hobespenak" > "Fitxategi formatuak" > "MP3 esportazioa konfiguratzea" > "Bilatu liburutegia". Behar dugun fitxategia arestian instalatu duguna da, eta normalean aurkibide hau izango du: "C:\\Archivos de programa\Lame for Audacity\lame_enc.dll". Horra pausoz-pauso:

MP3 fitxategiak sortzeko osagaia erantsi behar diogu Audacity-ri

Hau ere instalatu egin behar dugu

Instalazioko ohiko pasartea

LAME MP3 kodifikatzailea non jarri diogun esan behar diogu Audacity-ri.

Jarraipena...

Jarraipena...

LAME instalatutako lekuan bilatu behar dugu eskatutako fitxategia

Horixe da fitxategia
Audio fitxategia sortzeko nahikoa dugu botoi gorria sakatzea.