San Juan
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
2. San Juan, San Juanak. izena. Ekainak 24, Eibarko eta Arrasateko jaiak, besteak beste. San Juan, San Juan, nekez etorri eta bizkor juan. esaera. (SM Zirik). Gauza onak (kasu honetan jaiak) gutxi irauten dutela.
san juán lora, san juán loria. (d). izena. . Zanahoria silvestre. San Juan-sortan ipini ohi zen lora hau. Ik. zartáiñ-ipúrdi. san juan sagar, san juan sagarra. (b). izena. Uda hasieran heltzen den sagar estimatua. Manzana de San Juan. Gozuak die san juan sagarrak garratz ikutu orrekin.
san juan sorta, san juan sortia. (c). izena. San Juan egunez neskatilek eskuan auzoko elizara eramaten duten lore-sorta dotorea. San Juan egunian San Juanera joaten zien neskatillak lora-sortiakin; San juan sortia. Akordatzen naiz Justiñak zelako soiñoko politta eruaten zeban, paparrian erroseta dotoriakin. Klem.
san juan sortia izen. esapidea. "Neska politarengatik esaten da. A ze san Juan sortia!" . (Lar Antz).
San Juán su, San Juán suak. (a). izena. San Juan bezpera gauean (ekainak 23) egiten den sua. Fogata de San Juan. Urtero eitten die gurian san Juan suak. Zera kantatzen zen: San Juan San Juan berde, subiak eta zapuak erre, artuak eta garixak gorde, biba san Juan berde!