3. AHOZKO LEKUKOAK

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

{irudi:976}{irudi:977}{irudi:978}{irudi:979}

Aho hizkuntzako iturrietatik edan du gehienbat hiztegi honek. Bergarari dagokionez, gure aitajauna Balbino Elexpuru (1888-1973), aita Jose Ramon Elexpuru (1913-1982), eta ama Klementa Arregi (1934) izan ziren lekuko nagusiak hiztegiaren lehen aroan. 1983tik aurrera, magnetofoiz grabatutako zintez baliatu gara gehienbat, nahiz eta betiko metodoaz ere –entzun ahala apuntatu– jarraitu dugun. Bergarako hogeita hamar bat lagunen grabazioak aztertu ahal izan ditugu, ehun ordutik gora denera. Antzuola, Elgeta, Oñati eta Arrasateko lekukoen zinta batzuk ere hustu ditugu. Gure eremutik urrun samar dauden Otxandio eta Elorrioko bizpahiru ere bai, elurzuloen lan monografikoa dela eta. Beste herriei dagokionez, esana geratu da zeintzuk izan diren gure iturriak. Hauetan ere, azken hamabost edo hogei urteko jasotze lan gehiena tresna hori erabiliz egin da.

Batere ez.
Lotura berria erantsi