Atari gisa

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

Bistan da boladan dagoela gure artean, azken urteotan, herri euskararen azterketa. Udal askok bultzatu dute nork bere herriko hizkerari buruzko azterlanen bat, bizpahiru urtetako –edo urte beteko– diru laguntza berezien bidez. Horren ondorioz hainbat argitalpen ikusi ditugu, hiztegi forman jeneralean, hemengo edo hango herriko euskarari buruz. Hiztegi lan horietako batzuk aski onak dira; beste batzuk, espero zenez, badaezpadakoagoak.

Juan Martin Elexpururen Bergara aldeko hiztegia ez da hiztegi horien zakuan sartzekoa. Lehenik, hitzaurrean bertan ikusten ahal denez, ez da bizpahiru urteko lanaren emaitza, uste askotako lanaren fruitua baizik, hogeita hamabosten bat urteko lanaren fruitua hain zuzen: denbora tarte hori dago ia haurtzaroan lehen bilketa lanak egin zituenetik azken urteotan egin duen Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko lekukotasun idatzien hustuketaraino.

Loturak
Lotura berria erantsi