Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Migelenagañekoan bizi naiz, Migelenagañeko lagunak ditut, Gure ama Migelenagañekoa da, Migelenagañekotik etorri naiz, Migelenagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Migelenagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Migelenagañekokua da, *Migelenagañekoatik etorri naiz, *Migelenagañekoara noa
|
---|