Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
- Itturrixa Paiorri bittarte hortan gutxi gorabehera? - Bai, bai, Paiorri baiño lehenao itturrixa. - Itturri horri ze izen emoten jatzue? - Itturrixa, beste izenik ez […], Metalitturrixa. - Lehen ez jonau jarri hori? - Berdiña da? Aber, berdiña da Paiorriko itturrixa ta Metalitturrixa? - Ez, ez, ez, ez! Paiorriko iturrixa ez da Metalitturrixa, “es otro tipo de agua”. Paiorriko iturrixa da ur abundantia eta, zera, metala ez daukana. - Eta Okaansaastixa ze dau Metalitturrittik?