Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Garitaomartisaezkoan bizi naiz, Garitaomartisaezko lagunak ditut, Gure ama Garitaomartisaezkoa da, Garitaomartisaezkotik etorri naiz, Garitaomartisaezkora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Garitaomartisaezkoako lagunak ditut, Gure aita *Garitaomartisaezkokua da, *Garitaomartisaezkoatik etorri naiz, *Garitaomartisaezkoara noa
|