Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat da –KOA. Bergarako toponimiako datu-basean, guztira, 696 lekukotasun idatzi jaso dira –koa-z edo aldaerez (coa/koa, cua/kua, goa/gua) amaituak, horietatik %90etik gora etxe-izena adierazten dutenak. Bestalde, gaur ahozkoan -Kua/-Gua erabiltzen bada ere, idatzian alde handiz ugariagoa da -Koa/-Goa: coa/goa/koa: 530; cua/gua/kua; 166.
Era askotako elementuei lotuta aurki dezakegu:
- Ta izena horrek? Zela deitzen [dotsazuen, ez]?
- Juanajoxepanekua.
- Juana Joxepa esaten gontsan ta. Juana Joxepanera ta Juana Joxepa gora ta Juana…
- Bai, ba.
- Gero, hor… hau… Luis Marinak eta horrek be izena bazeukan, ez? - Horrek Sankristaukua. - Gero, Juanita bizi dienak eta? - Azulana. - Hau Jose Martiñena-ta? - Errementarikua.