Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Etxe izenak osatzerakoan erabilia den beste bideetako bat, etxearen jabea edo bertan bizi dena adierazten duena.
Idatzizko lehenengo forma 1751koa da. Aurretik (eta baita gero ere) dokumentazioan erdarazko baliabideak erabiltzen dira –ENAren ordez, “Arexkurenaga de Juanzuri”, “Berecibar de Elcoro” eta halakoak.
1.- Zuzenean izenari lotuta:
Dolaria. Usoetxe ez da, ba? Hori ointxe enterau naiz ni… - Bai, hor […]. - Guk Dolaria. - Bai. Zeuek esaten dozuena, e? - Bai, guk esaten douna. - Bueno, gu bizi garana da…? - Jakobana guk, Jakobana. - Gero, hor… hau… Luis Marinak eta horrek be izena bazeukan, ez? - Horrek Sankristaukua. - Gero, Juanita bizi dienak eta? - Azulana.
- Ta hau bizi dana, Juanita,…
- Azulena.
- …, Bittor-ta?