Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat da –KOA. Bergarako toponimiako datu-basean, guztira, 696 lekukotasun idatzi jaso dira –koa-z edo aldaerez (coa/koa, cua/kua, goa/gua) amaituak, horietatik %90etik gora etxe-izena adierazten dutenak. Bestalde, gaur ahozkoan -Kua/-Gua erabiltzen bada ere, idatzian alde handiz ugariagoa da -Koa/-Goa: coa/goa/koa: 530; cua/gua/kua; 166.
Era askotako elementuei lotuta aurki dezakegu:
- Hau bestiau, berriro, hau Pepita-ta bizi diana, ba, Ismael hor bizi izan zuan ta Ismaelenekua edo… Hori…
Berraondoneko —hil zuan bera, baiña— Eusebion arreba batena dok. Bera hil zuan, baiña oin loibak edo…
Ismaelenekua.
- Doroti-ta bizi dienak? - […] itxoin, harena… haren […]. Ez dakit […]. - Zela zuan…? - Kapain… - Ez… - Ez jata […]. - Kamiñerokua. Hori da hauxe, bai, Kamiñerokua. Hori da.
- Hori errentero eukitzen jonen zerak, ta gero beste etxetxo bat be bazuan hor harutzao. Oin ha be desapareziduta
dao. Zera, Dorotea-ta bizi izan zien han. Kamiñerokua esaten…
- Kamiñerokua.