Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat da –KOA. Bergarako toponimiako datu-basean, guztira, 696 lekukotasun idatzi jaso dira –koa-z edo aldaerez (coa/koa, cua/kua, goa/gua) amaituak, horietatik %90etik gora etxe-izena adierazten dutenak. Bestalde, gaur ahozkoan -Kua/-Gua erabiltzen bada ere, idatzian alde handiz ugariagoa da -Koa/-Goa: coa/goa/koa: 530; cua/gua/kua; 166.
Era askotako elementuei lotuta aurki dezakegu:
- Ta zera ta be… zera be… oin Angeles ta bizi dian etxia be bat zonan.
- Bai, bai.
- Don Rafael Uskanga. Uskanga […].
- Ta ze izen dauka etxe horrek?
- Guk Dolaria. - Bai. Zeuek esaten dozuena, e? - Bai, guk esaten douna. - Bueno, gu bizi garana da…? - Jakobana guk, Jakobana. - Gero, hor… hau… Luis Marinak eta horrek be izena bazeukan, ez? - Horrek Sankristaukua.