-(e)ENA etxe izenetan
Etxe izenak osatzerakoan erabilia den beste bideetako bat, etxearen jabea edo bertan bizi dena adierazten duena.
Idatzizko lehenengo forma 1751koa da. Aurretik (eta baita gero ere) dokumentazioan erdarazko baliabideak erabiltzen dira –ENAren ordez, “Arexkurenaga de Juanzuri”, “Berecibar de Elcoro” eta halakoak.
1.- Zuzenean izenari lotuta:
JAKOBANADolaria. Usoetxe ez da, ba? Hori ointxe enterau naiz ni… - Bai, hor […]. - Guk Dolaria. - Bai. Zeuek esaten dozuena, e? - Bai, guk esaten douna. - Bueno, gu bizi garana da…? - Jakobana guk, Jakobana.
JAKOBENAZelan da hori abadiori hor beheko tabernako [goian] bizi zana ta […] tabakua-ta erosten
najotsan, ba?
- A, don Inazio.
- Hau [gurutzianai] zelan deitzen dotsazue?
JAKOBENA- Honi? Geuriai zela deitzen dotsazue?
- Jakobena honek beti.
- Jakobena, amandria zuan Jakoba ta…
- Bai, bai.
- Bueno, Jakobena… beronen izena Mitxelena.
- Hori aurretik izen hori?
-Aurretik. Eskrituretan-ta Mitxelena azaltzen dok. Baiña gero, ba, Jakobena, amandria Jakoba zan ta… Jakobena.
MITXELENA- Honi? Geuriai zela deitzen dotsazue?
- Jakobena honek beti.
- Jakobena, amandria zuan Jakoba ta…
- Bai, bai.
- Bueno, Jakobena… beronen izena Mitxelena.
- Hori aurretik izen hori?
- Aurretik. Eskrituretan-ta Mitxelena azaltzen dok. Baiña gero, ba, Jakobena, amandria Jakoba zan ta… Jakobena.