Arrate
|
|
- Hor ez zeuan beste etxeik; hiru Aiñeixak, Zuazketa, Andiketxe…
- Zerian, Manddaan, Txaingua ta Pablona bi bai behiñipeiñian. Jarei gaiñekua…
- Jarei gaiñekua oin arreglatzen jabiñaz […].
- Ez, Menittorre da arreglatzen […].
- A! Mendittorre…
- Jarei gaiñekua eta Arrate.
Ta Auletak be hor jarek. Entzun dozue? Ta Auletak. - Hor bi dia, ez? - Bai, Auleta azpikua ta gaiñekua. Azpikuan ez dok iñor bizi, baiña Auleta azpikua ta gaiñekua. - Gaiñekuan be ez. - Oin iñun be ez. Baiña… - Baiña Auleta azpikua ta Auleta gaiñekua. - […] dauzka bixak, baiña lehen errentero edo… - Errentero ez, erok erosi. - Erok erosi. Harek alde ein ebenian, […]-ta etorri zianian. - Hemen Arrate agertzen da hemen. - Arrate desapareziduta jak, baiña… - Ha etxia izandakua, e! - Galanta, gañera, etxia Arrate.
Komentarioak
Arrate baserria, Angiozarko Mainddao (Marindanao)auzoan zegoen.
1982an, Angiozar-Elgeta bidea egin zenean desagertu ziren azken ondarrak.
Azken aldiz etxean familia bat bizi izan zela 1969an izan zen.
Orain ere, baserria zegoen lekua "Arrateko kurba" izenarekin ezagutzen da, Elizamendi elizaren azpian.