Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Etxe izenak osatzerakoan erabilia den beste bideetako bat, etxearen jabea edo bertan bizi dena adierazten duena.
Idatzizko lehenengo forma 1751koa da. Aurretik (eta baita gero ere) dokumentazioan erdarazko baliabideak erabiltzen dira –ENAren ordez, “Arexkurenaga de Juanzuri”, “Berecibar de Elcoro” eta halakoak.
1.- Zuzenean izenari lotuta:
- Galarrak-eta zenbat dia horrek? Hiru? - Galarrerdikua ta Jorkena ta Galarrasakona. - Galarrerdi, […] ta… - Sakona. Guk Sakona esaten dotsau. - Galarrasakona ta Erdikua parian dare, ez? - Galarraerdikua ta Jorkena jauaz bidia bittarte, alde ondo-onduan ta Galarrasakona jak Zabaleta aldera, errekatxo onduan, aparte. - Ta, aparte, errekatxuaz handikaldetik dao, hor datorren errekatxuaz handikaldetik. - Bai, ha aparte jak. Honek Galarra ta Jorkena izango dittuk ta Sakona hau izango dok. - Berrehun bat metro.
Esan guk, Jorkena, bakarrik. Galarra ez.