Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat da –KOA. Bergarako toponimiako datu-basean, guztira, 696 lekukotasun idatzi jaso dira –koa-z edo aldaerez (coa/koa, cua/kua, goa/gua) amaituak, horietatik %90etik gora etxe-izena adierazten dutenak. Bestalde, gaur ahozkoan -Kua/-Gua erabiltzen bada ere, idatzian alde handiz ugariagoa da -Koa/-Goa: coa/goa/koa: 530; cua/gua/kua; 166.
Era askotako elementuei lotuta aurki dezakegu:
- A! Kanposantu ostian ez, eliza ostian. - Eliza ta kanposantua bittartian. Eliza pegante ez dao? - Ez, elizan pegante jaok abadian etxia, Abadetxia. Ta Sakristaukua. Bixak. - Bai, hor bi dare Abadetxia ta Sakristaukua. - Diferentiak dia? - Bai. - Sakristaukua hemen da, orduan? - Elizian hemendikaldetik sakristaua ta handikaldetik Abadetxia.