- Bai. Muskitxu errekia hori. Batzuk lehen Arando errekia, oin Muskitxu errekia, zeaittik Muskitxu. Ta Muskitxun´e hau Muskitxu hegixa ta hori Baztarrerrixa. Ha´hor bixok Muskitxuak. Hori Muskitxu Baztarrerrixa, horri esaten jako baztar horri, ta hau Muskitxu hegixa. Konprenitzen dozu?
- Bai, bai, bai, bai…
- Osea, basarri illera hau…
- Hegixa hau ta haura Baztarrerrixa.
- Hori apuntau ein bih´ou, e?
- Bai, bai, hori holaxe da.
- Orduan, hemendikaldia da…?
- Hegixa, Muskitxu hegixa ta bestian Baztar herrixa, Muskitxu Baztar herrixa.
- Hogetiru eta hogeta lau.
- Hor.
- Bixak dia Muskitxu, e?
- Bai, bixak dia Muskitxuak, bata Baztarra ta bestia Hegixa. Hori da.