Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
Etxe-izenen osaeran elementurik erabilienetako bat da –KOA. Bergarako toponimiako datu-basean, guztira, 696 lekukotasun idatzi jaso dira –koa-z edo aldaerez (coa/koa, cua/kua, goa/gua) amaituak, horietatik %90etik gora etxe-izena adierazten dutenak. Bestalde, gaur ahozkoan -Kua/-Gua erabiltzen bada ere, idatzian alde handiz ugariagoa da -Koa/-Goa: coa/goa/koa: 530; cua/gua/kua; 166.
Era askotako elementuei lotuta aurki dezakegu:
Hamen… - Hamen Tejerokua egongo da hor. - Hau da Tejerokua ta horrek be lehen [… eukitzen zanian] ta notia izen dok beti, ba, […notia…], [????n etxia], bestia bestiena ta hori. Ostian… etxe berrixa han goikua. Ta Arotzanekua zuan lehen. - Oin be bai, Arotzaenea oin be. - Arotzanea.