Petrikurutzea
|
|
- Bai, Petri alde hau. Ta beste gauza bat laga juau eitteka. Han Larrosin gaiñian ta mendira bittartian, puntara bittartian…
- Larrosin, Agarremendi?
- Bai. Hamen gaiñian […] bidia, Elgetarako bidia jauan, hor markauta egongo da igual.
- Pistia? Basalgo…
- Gain-gaiña.
- Basalgoko bidia…
- Kurutzia.
- […], ba, txabolia?
- A! Kiruta?
- Kiruta.
- Kiruta…
- Hau izango dok.
- Hauxe izango da Kiruetako txabolia.
- Ta hortik bideik han ez da bideik ikusten, eztok?
- Hamendik ikusten da zeoze doiana, baiña hau Petrira doia.
- Petrira, hori behera doia. Beste bat. Beste bat etorri bihar dau Asulako etxaburura etorten da bide bat. Bueno, dana dala, horri gaiñorri hamen… honek Larrosin ta Agarremendi izengo dia horrek bixok… Bueno. Ba, horrek bidiorrek hamenditxik pasau bihar jok. E… hamenditxik, hamenditxik, hamenditxik. Ta hori da, beste zona hori da Kurutza… Kurutzeko gaiña esaten dotsau guk. Hori dok, Kurutzeko gaiña. Batzuk esaten dotse Kurutzaaldea San Juan errekan ta, baiña Kurutzia beste batzuk. Guk hamen Kurutzeko gaiña. Hamen kurutza harri haundi bat dao, batenbat hil zala, otsuak jan ebala aintxiñan edo… Hori mutikueri hori esaten jakue, behintzat, bildurtu eitten dia gero pasatzen be.
- […] beste izen bat daola artian ta hori Gaztandolak jakingo jok. Beste bat Kurutzia ta pasau dittuzue horra Larrosiñera bidian. Hori ez jok markatzen, eztok?
- Ointxe markauko dou.
- Bai?
- Ez jaku komeni ezer ahaztuta lagatzerik ta… Kurutzia hori nun egongo zan?
- Bidia [... horra], Kiruta, Kiruta, lehen esan juau, ba, gure txabolia?
- Apuntau Kiruta.
- Garbe, Garbe, Kiruta.
- Hau txabolia, ez?
- Bai.
- Bale. Ta hemen dago Larrosin…
- Larrosin, bai. Horrako bidia behetik gora doiana zein dok? Hau izan biherko dok, eztok? Kirutatik hasi, Kirutako txabola-txabolara fan, kruzia, bat Gaztandola aldera, harutz…
- Harutz, bai…
- Bai. Eta bestia hemen gora hasten dok segiduan, Larrosin aldera.
- Bai, hemen ez dao, baiña…
- Hor egongo dok. Ta Kurutzia, por ejenplo… Larrosin hau dok, eztok?
- Bai.
- Ba, hurrengo bajadia, e? Larrosin holaxe “tak” ixotzen jok, eta hurrengo lautadian hemendikaldeko puntia dok Kurutzia.
- Hementxe gutxi gorabehera.
- Gero hortik honutz, ba, Kurutzegaiña jeuan hor gaiñian, Kurutzagaiña, Kiruetako txabolara bittartian.
- 3 Kurutzeko gain.
- Gurutzegain.
- Bale. Hor kurutzia dao?
- Bai. Gero, hurrengo, goittik behera juan ta ya Kiruetako txabolia.
- Kiruetako txabolia, bai.
- Gero dator hurrengo Kiruta, haura txabola ingurua Kiruta esaten dotsau guk. Ta bestia, goixa, Kurutzeko gaiña esaten dotsau. [Beittikok] be Kurutzia esaten dotse, ta beste batzuk Kurutzealdea edo…
Komentarioak
Kurutzia jasotzen denez Petrikurutzea