Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
- Euazen Atxotegi, Atxotegi, hor bi etxetan, Artizen batek, Aranguntxon ardixak... Basalgon etxe danetan! Gurian ardixak, bestekuan ardixak, Azulan bi etxetan ardixak. Bi etxe eren Azulan be. Beizun be ardixak. Goimendixan etxe danetan. Hori mendi danori, jo-ta apestauta euan ardiz! Hizlaria(k): Aranzabal Gabilondo, Luis Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Ez, baiña Bergarako zerian badao zati bat, e? - A! Bai, bai… - Goixan… - Ibarrola be Bergakuan egongo dok? - Goimendixa dana dok!
(...)
- Bai. Eta gero Basalgoi auzo moduan agregatzen jakona, Goimendixa, Basalgora pertenezitzen zuan. E? Auzo txikixa moduan edo, ba, ez jakixat zela, baiña Basalgo. Basalgok serbitzen juan haura elizia-ta euanian be danak Basalgok eitten juan […]. - Goimendixa 2xan. - […] apuntau dozu? - A, bai. Hau zelan? Santiago edo Basalgo auzua. Ta Goimendi dia, ba, horretxek: Gaztandola, Bergaretxe, Lezeta, Intxuzabal, Ibarrola, Olakorta ta Kostei.
- Ta ya mendi horren ostia Eibar da, orduan? - Bai, bai. - Bai, horren mendiorren ostia ya Eibar. - Ta honek, honek danak… ya… bueno, hau auzuna honek danak badauka izena? - Honek Goimendixa izena, Goimendi. Basalgo dok izetez hau, e? Goimendi esaten dotsau, baiña Basalgo.