zíri

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

zíri. 1. ziri, ziríxa. (b). izena. Zurezko edo burdinazko atal estua, nonbait sartzeko erabiltzen dena. Ziri batekin lotuta dare bi abiak. Sin. kuiña. Ziririk onena ezpal berekua ei da. (c). esaera. Kidekoen eztenkadak izaten direla mingarrienak, barren.
© Jaione Isazelaia
2. ziri, ziríxa. (c). izena. Egurra bringatzeko zurezko edo burdinazko kuina. Ekarri porria ta zirixak baldo au erdibitzeko./ Egurrezko ziri bat eizu aizkoriakin bittarte orretan sartzeko. Egur handiak zatitzeko erabiltzen direnei ziri edo burdinziri. Ik. porra-zíri, txinga. ziríxa sartu. (c). esapidea. Gezurra sinistarazi, adarra jo.   Hacer creer una mentira, engañar. Ziri edarra sartu dotse askoi Torreviejako apartamentuekin. Ik. larakúa sartu, porrúa sartu, ziripote.
3. ziri, zirixa. (d). izena. Oihalgintzan, kanilla, anezkaren barruan doan kainaberazko zotza, non zeharraria biltzen den.   Canilla o carrete de la lanzadera en el cual se enrolla el hilo de la trama.
© Asier Sarasua
4. ziri, zirixa. (d). izena. AZAOKETARAKO ZIRI. Linu edo gari azaoak lotzeko egurrezko makilatxo okerra, puntan kakutxoa duena. Olase artu eskutaratxo bat, dozena bat zer, buelta emon da biurtu; zirixak pe izaten zien alde baten kakutxua daukenak, zirixak egurrezkuak. Juana. AZAOKETARAKO ZIRIxa ere bai.
5. ziri, ziríxa. (d). izena. Berakatz, kipula, porru eta halakoei zahartzen direnean barruan ardatz modura sortu ohi zaien zil gogorkotea. Baita zuhaitzei, pinuari adibidez, zahartzen denean bereizten zaien erdiko ardatza. Bein berrogetamar bat urte ezkero zirixa eitte jakue piñuei./ Zirixa eindda dare porruak. ZIRIXA EI Ik. kípula, zil.
Loturak
Lotura berria erantsi