1. zapuztu
1. zapuztu. (c). du aditza. ZAPOZTU. Txoriak bere kabiko umeak edo arrautzak abandonatu. Abandonar el pájaro en el nido sus huevos o crías. Txikittan sarri entzuten giñuan txori apixak etziela ikutu biar, bestela amiak zapuztu eingo zittuala ta. Batzuetan abandonatu beharrean hil egiten ditu ameak; hau ere zapuztea da. Zera diosku Klementak: Txorixana, zapoztu eitte zittuala umiak, ba ori esate zeben e, amiak kaixola baten... apixan ekarritta gobernatzen diardualakuan e, benenua ero, zapoztu itte zittuala, perrejilla emonda ero eztakit zer be.